2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Badostaingo 17. poligonoko 156. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena
Honen bidez, jakinarazten da Eguesibarko Udalak, 2017ko irailaren 5ean egin oso bilkuran, behin betiko onetsi duela Badostaingo 17. poligonoko 156. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Badostain aldean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluan eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81-1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aditzera ematen da, halaber, behin betiko onespenaren aurka, egintza bereizi gisa, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dela:
1.–Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratzen den egunetik hasita.
3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsi den araudiko edukiaren aurka (eranskinean ematen baita), aurreko lerroaldean azkenik aipatutako bi errekurtsoetako bat bakarrik aurkeztu ahalko da.
Sarrigurenen, 2017ko irailaren 18an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa Badostaingo 17. poligonoko 156. lurzatian(PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1710937