2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Untzitiko Udalak, 2017ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu berezia baita.
Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, lehenengo paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Untzitin, 2017ko irailaren 20an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1710960