2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SOLTXAGA
Herri-lurren okupazioa 12 erlauntzeko erlategi bat jartzeko
Soltxagako Kontzejuak, 2017ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 100 m²-ko okupazioa, Soltxagako Kontzejuko herri-lurretako 7. poligonoko 71. lurzatiko B azpilurzatian (Errekaldeko Troka alderdia), 12 erlauntzeko erlategi bat jartzeko.
Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, hamabost egunez egon dadin jendaurrean. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Soltxagan, 2017ko irailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Juan Carlos Urdin Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L1710975