2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko entitateei, 2017. urtean, haur eta gazteen esparruan prebentzioko eta aisiaren eta denbora librearen sustapenerako komunitate-proiektuak garatu ditzaten
Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkariak ebazpena eman zuen, 2017ko uztailaren 17an, honako hauek onesteko:
1.–Ondoren aipatzen diren erakundeei honako diru-laguntza hauek ematea:
ELKARTEA | DIRU-LAGUNTZA |
Itaka Eskolapioak Fundazioa (G95146841) | 12.696,33 |
Donibane Auzoko San Juan Xar Txiki Elkartea (G31381411) | 7.646,16 |
I Becchi Gazte Elkartea (G31723315) | 7.829,10 |
Baracea Eskaut Taldea (G31336068) | 509,72 |
Buztintxureando Txuri Haur eta Gazte Elkartea (G71243000) | 16.318,69 |
2.–Honako hauetarako diru-laguntza eskaerak ezeztea:
–Onabide Elkartearen “Bestelako uda” proiektua, jarduera isolatuak baitira, ez gizarte ez hezkuntza arlokoak, eta Iruña zein Iruñerriko biztanleei zuzenduak.
–Jairoi Erakunde Zerbitzu Emailearen “Haur eta gazteendako jarduerak 2017” proiektua, ez baita proiektu komunitario bat, eta jarduerak ez direlako haur eta gazte guztiendako irekiak, baizik eta eskultismoaren zutabeetan –fede kristaua aipatzen da horien artean– oinarritutako filosofia partekatzen duten familia eta haurrei zuzenduak.
–Nafarroako Autismoaren Elkartearen (ANA) “Funtzionamendu Altuko Espektro Autistaren Nahasmendua duten haur eta gazteendako kanpaldia, terapia arloko esku-hartzea egiteko” proiektua, Espektro Autistaren Nahasmendua duten haur eta gazteei esklusiboki zuzendutako jarduerak baitira.
3.–Emandako diru-laguntzen gastua xedatzea eta %100 ordaintzeko betebeharra aitortzea.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 2an.–Zinegotzi ordezkaria, Edurne Eguino Sasiáin.
Iragarkiaren kodea: L1710969