189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 20an hartua, Ziaurrizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratzen duena.

Ziaurrizko Kontzejuko kide batek uko egin dionez kargu horri, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak Ziaurrizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratzea, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3.g) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kudeaketa Batzordea karguan jarraituko duten kide guztiek eta Foru Komunitateko Administrazioak batzordekideen kopurua osatzeko izendatzen dituenek osatuko dute; hondarreko horiek, hautagaiak aurkeztu dituzten alderdi, federazio, koalizio eta elkarteen ordezkariei entzunda, egokitasun eta entzutea dutenen artean aukeratuko dira.

Herriko bizilagun Juan Peñalver Hermidak adierazi du Ziaurrizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izan nahi duela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Ziaurrizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratzea. Kideak hauek dira: Nuria Azcárate Palacios eta Maria Victoria Larraya Huarte andreak eta Juan Peñalver Hermida jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ziaurrizko Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2017ko irailaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1711000