189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, Hirutasun Guztiz
Santuaren kaleko 4an. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2017ko irailaren 19ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko Hirutasun Guztiz Santuaren kaleko 4ko jabeen elkarteak sustaturiko xehetasun-azterketa, eraikinaren patioan barne-lerrokadura aldatzeko.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrei eta interesdunei bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2017ko irailaren 20an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1711018