2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2017 espedientea. Hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2017ko irailaren 25eko osoko bilkuran, 2017. urteko udal aurrekontuko 3. aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Lakuntzan, 2017ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1711128