189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

766/2017 EBAZPENA, irailaren 18koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei (udal eta kontzejuei) diru-laguntzak ematea onesten duena 0 eta 3 urte arteko Haur Hezkuntzako ikastetxeak eraikitzeko, handitzeko eta birmoldatzeko. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean emandako 463/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak txostena egin du, eta bertan proposatu, onesteko Nafarroako udal eta kontzejuei diru-laguntzak ematea xede horretarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. II. eranskinean agertzen diren Nafarroako udal eta kontzejuei diru-laguntzak onestea.

2. Emandako diru-laguntzen ordainketa hurrengo baldintza hauen mende egongo dela ezartzea:

a) 2017ko urriaren 1a baino lehen, diru-laguntza jaso duten obretarako, zuinketa-akta aurkeztu beharko da obrak hasi direla justifikatzeko; bestela, obren hasiera atzeratzeko eskaera aurkeztu beharko da, eta hori organo eskudunak onetsia. Data horietako batean (2017ko urriaren 1a edo baimendutako atzerapenaren data) obren hasieraren berririk ez badago, eskaera ezetsitzat joko da, eta halaxe jakinaraziko zaie behar diren ondorioetarako.

b) Diru-laguntzen xedeko obrak 2017ko azaroaren 30erako bukatuko dira, eta gastuaren frogagiriak ere 2017ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztuko dira.

c) Diru-laguntzak unean uneko balio erantsiaren zerga kanpoan uzten du.

3. Diru-laguntza horien ordainketa 2017ko aurrekontuko “Obrak 0-3 urtekoen udal jabetzako ikastetxeetan” izeneko 410001-41810-7609-325106 (E) partidaren kargura egingo da (349508 deialdi zenbakia), obrak bukatu ondoko ordainketa bakarraren bidez.

4. 93.754,70 euroko kopurua gastu konpromisotik kentzea, 2017ko aurrekontuko “Obrak 0-3 urtekoen udal jabetzako ikastetxeetan” izeneko 410001-41810-7609-325106 (E) partidaren diru erabilgarrian ager dadin. (kontabilitateko espedientea: 40003495).

5. Ebazpen hau eta I. eranskina igortzea udal interesdunei, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Obren Atalari eta Obren eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

7. Ebazpen honen kontra, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko irailaren 18an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

I. ERANSKINA

Aurkeztutako eskaerak

ESKAERA

TOKI ENTITATEA

IKASTETXEA

DIRU-LAGUNTZAREN XEDE DEN OBRA

ERREGISTRO ZENBAKIA

DATA (azken eguna 2017/07/10)

2017/445851

2017/07/04

ANTSOAIN

“San Cristóbal” haur eskola

Gas naturalaren instalazio hartzailea berritzea eta handitzea eta ur bero sanitarioa sortzeko instalazioa berritzea

2017/454338

2017/07/06

BASABURUA

0-3 urtekoen haur eskola

0-3 urtekoen haur eskola berria egitea

2017/451642

2017/07/05

EGUESIBAR

“Eguesibar III” haur eskola

Ikastetxearen barne banaketa berritzea, funtzionamendua hobetzeko

2017/454362

2017/07/06

LEITZA

“Itzaire” haur eskola

Instalazio termiko berria “Itzaire” haur eskolan

2017/409686

2017/06/19

VALTIERRA

0-3 urtekoen haur eskola

0-3 urtekoen haur eskola berria egitea

2017/454755

2017/07/07

VIANA

“Jaime Garcia Orio” haur eskola

Erorketa bertikaleko eguzki-oihalak instalatzea “Jaime Garcia Orio” haur eskolan

2017/474796

2017/07/10

BERRIOBEITI

Artikako haur eskola eta Berriogoitiko haur eskola

Artika: irekitzeko izu-barra sistema, TS90 kaia, analisien txostena, ur bero sanitarioko balbulak eta berogailua instalatzea, kaltetutako zoladura lehengoratzea

Berriogoiti: leihoak motorizatzea eta oin-zatarra erosi eta jartzea

2017/420274

2017/06/23

LIZARRA

“Ariete” haur eskola

Lurzatia hesi bidez ixtea, erorketa bertikaleko eguzki-oihalak instalatzea, etenik gabeko zoru malgu kautxozkoa hormigoizko zola gainean eta pergola patioan

II. ERANSKINA

Saria emateko proposamena

TOKI
ENTITATEA

IFZ

IKASTETXEA

DIRU-LAGUNTZAREN XEDE DEN OBRA

ESK. AURR.

%

DIRU-LAG.

IKASTETXE BERRIAK egitea (1., 2. eta 3. kategoriakoak)

Basaburua

P3104900J

0-3 urtekoen haur eskola

0-3 urtekoen haur eskola berria egitea

151.481,43

%65

98.462,93

Valtierra

P3124900F

0-3 urtekoen haur eskola

0-3 urtekoen haur eskola berria egitea

338.578,37

37.612,48

Eginak dauden ikastetxeak HANDITZEA (4., 5. eta 6. kategoriakoak)

Barneko aldeak BIRMOLDATZEA (7., 8. eta 9. kategoriakoak)

Egues

P3108500D

“Eguesibar III” haur eskola

Ikastetxearen barne banaketa berritzea, funtzionamendua hobetzeko

31.030,60

%65

20.169,89

156.245,30

Iragarkiaren kodea: F1710922