189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2017ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2017ko aurrekontuan aldaketa egiteko 02/2017 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Uharte Arakilen, 2017ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, Juan Ángel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1710986