2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko
2. poligonoko 33. lurzatian. Hasierako onespena
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Alfredo Apesteguía Pérez de Zabalza.
Xedea: UPOko determinazio xehatuak aldatzea.
Tokia: 2. poligonoko 33. lurzatia.
Etxaurin, 2017ko irailaren 28an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
Iragarkiaren kodea: L1711015