2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPRONTZEDA
1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Esprontzedako Udalak, 2017ko irailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Esprontzedan, 2017ko irailaren 25ean.–Lehendakaria, José Luis Fernández Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L1711081