189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 9. lurzatian.
Behin betiko onespena

Enerizko Udalak, 2017ko abuztuaren 21ean egin bilkuran, hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onetsi zuen, hiri-lurzoru finkatuko 9/2 lurzatian determinazio xehatuak aldatzeko, xedapen zatian hitzez hitz honako hau dioen erabakiarekin bat:

“1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Isabel Esparzak proposatua, determinazio xehatuak aldatzeko 2. poligonoko 9. lurzatian, hiri-lurzoru finkatuko lurrak baitira Enerizko Planeamenduko Arau Subsidiarioen UCH-23 unitatean.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta iragarkia eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Orobat, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den Nafarroako Gobernuko departamentura igortzea behin betiko onesteko erabakiaren jakinarazpena, baita behin betiko onetsitako tresna Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuaren kopia eta tramitaturiko espedientearena ere, gehienez ere 10 eguneko epean, aipatu onespenetik hasita.

4. Ahalmena ematea Alkatetza-Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko”.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Eneritzen, 2017ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, David Villarroya González.

I. ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 9. lurzatian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1710908