2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona 2017ko bigarren lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie, 2017ko bigarren lauhilekoari dagokionez, ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona borondatez ordaintzeko epea 2017ko azaroaren 16an bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2017ko urriaren 16an.
Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cortesen, 2017ko irailaren 22an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1711048