2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
1-7 aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Cabanillasko Udalak, 2017ko abuztuaren 4an egin osoko bilkura arruntean, behar den legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean: 1-7 espedienteak (iragarkia 2017ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an).
Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.4 artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsi dira 1-7 zenbakietako aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontuan. Hona hemen:
Aurrekontuko 1. aldaketa
Kreditu-gehigarria:
–“Memoriak eta proiektuak PIL. 2017-2019”: 14.500,00 euro.
2017ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura:
–Pamplona pasealekua.
Aurrekontuko 2. aldaketa
Kreditu berezia:
–Presal errekazuloa: 30.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakinaren kargura.
Aurrekontuko 3. aldaketa
Kreditu berezia:
–Ikastaroak: 2.400,00 euro.
2017ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura:
–Alepo pinuaren ingurunea.
Aurrekontuko 4. aldaketa
Kreditu-gehigarria:
–Kontratazio mahaiak: 3.500,00 euro.
2017ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura:
–Alepo pinuaren ingurunea. 2.600,00 euro.
–Pamplona pasealekua: 900,00 euro.
Aurrekontuko 5. aldaketa
Kreditu-gehigarria:
–Aholkularitza juridikoa: 12.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakinaren kontura.
Aurrekontuko 6. aldaketa
Kreditu-gehigarria:
–Arkitektoa: 3.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakinaren kontura.
Aurrekontuko 7. aldaketa
Kreditu berezia:
–Administrazio elektronikoa. 7.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakinaren kontura.
Cabanillasen, 2017ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.
Iragarkiaren kodea: L1711082