2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena.
El Salvador Elkartasuna hitzarmena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2017ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aldaketa, Udalaren aurrekontuan: Nazioarteko lankidetzarako senidetze hitzarmena El Salvadorrekin.
Kreditu berezia:
APLIKAZIOA | IZENA | ZENBATEKOA |
Handitu beharreko aplikazioak |
1 23911 48203 | DIRU-LAGUN. EL SALVADOR ELKARTASUNA | 5.000,00 |
GUZTIRA | 5.000,00 |
APLIKAZIOA | IZENA | ZENBATEKOA |
Finantzaketa |
1 23911 4800001 | NAZIOARTEKO LANKIDETZA | 5.000,00 |
GUZTIRA | 5.000,00 |
Burlatan, 2017ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1710988