189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Aldaketa, plangintzako arau subsidiarioetan.
Behin betiko onespena

Bidaurretako Udalak, 2017ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea plangintzako arau subsidiarioetan (2017ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 28an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, plangintzako arau subsidiarioetan aipatu aldaketa behin betiko onetsi eta aldatutako artikuluen testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bidaurretan, 2017ko irailaren 19an.–Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.

ERANSKINA

Aldaketa plangintzako arau subsidiarioetan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1710942