189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ean, Barillasko Udalaren iragarkia, aurrekontuko 02/2017 aldaketa hasiera batez onesteko erabakiarena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aurrekontuko 02/2017 aldaketa.

Gastu goititua:

VI. kapitulua: 1650-63300 Argiteria publikoko luminariak aldatzea (laguntza teknikoa barne): 23.964,68 euro.

Finantzabidea:

VII. kapitulua: 75050 Efizientzia energetikorako diru-laguntza, NG: 15.577,04 euro.

VIII. kapitulua: 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.387,64 euro.

Barillasen, 2017ko irailaren 21ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1711012