2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 15ean hartutako erabakiarena. Erabaki horren bidez onetsi zen 2017ko Olentzeroa antolatzeko diru-laguntzen deialdia
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) BDNS (Identifikazioa): 363165.
A) Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea izanik, herriarentzat interes kulturaleko edo orokorreko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.
B) Xedea: 2017ko Olentzeroa antolatzea.
C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren web-orrian.
D) Zenbatekoa: 10.000 euro.
E) Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko urriaren 27ko 14:00ak arte.
Barañainen, 2017ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1711027