189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

19/2017 aldaketa aurrekontuan, “kreditu bereziaren” bidez.
Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren 19/2017 espedientea, 2017ko aurrekontuari dagokiona.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2017ko abuztuaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

Kreditu berezia:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA
(euro)

1 1533 6090002

Otadiako kirol anitzeko eremua egokitzea

30.650,00

GUZTIRA

30.650,00

Aurreko kreditu aldaketa ondoko partida honen kargura finantzatuko da:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA
(euro)

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

30.650,00

GUZTIRA

30.650,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2017ko irailaren 20an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1710974