1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 13an hartua, Volkswagen Navarra SAk sustatutako enpresa-proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.
Volkswagen Navarra SAk, 2017ko ekainaren 29an, VW216 modeloa egiteko inbertsio proiektua foru intereseko deklaratzea eskatu du.
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ebaluatu du inbertsio-proiektu hori, non proposatzen baita, kontuan harturik enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Volkswagen Navarra SAk sustatutako VW216 modeloa egiteko enpresa-proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Volkswagen Navarra SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1710832