1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
927/2017 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Iruñeko Anaitasuna Kirol eta Aisia Sozietate Kulturalaren hitzarmen kolektiboaren 2017ko taulei buruzko I. eranskinaren zuzenketa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 24an emandako 59C/2017 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Iruñeko Anaitasuna Kirol eta Aisia Sozietate Kulturalaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hitzarmena 2017ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 27an.
2017ko abuztuaren 8an, María Carmen Martínez Morcillo andreak, hitzarmena negoziatzeko batzordearen izenean eta hura ordezkatuz, idazki bat aurkeztu du, aipatu batzordearen 2017ko uztailaren 27ko aktarekin batera. Aktan honako hau agertzen da: “Behin argitaratuta, hitzarmenaren sinatzaileak ohartu dira akats bat dagoela 2017. urteko tauletan, aipatu testuaren 12. artikuluan ezartzen denarekin bat ez datorrena. Horregatik, negoziazioan parte hartu zuten kideak bildu ondoren, jarraian transkribatzen diren taula berriak idatzi dira. Taula hauek aipatu hitzarmen kolektiboaren I. eranskinean argitaratutakoak ordezten dituzte.
Eskatzaileak eskaturik egiaztatu denez akatsa egin dela, bidezkoa da hura zuzentzea.
Erakunde honek gai horren ardura hartzeko duen eskumena ezarrita dago Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan, eta lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da zuzentzea Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 24ko 59C/2017 Ebazpenean egindako akatsa, 2017ko uztailaren 27ko aktarekin batera doan I. eranskina, 2017ko taulei buruzkoa, argitaratuz.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 24an emandako 59C/2017 Ebazpena zuzentzea, Iruñeko Anaitasuna Kirol eta Aisia Sozietate Kulturalaren hitzarmen kolektiboaren I. eranskina, 2017ko taulei dagokiena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Taulak 2017ko uztailaren 27ko aktarekin batera doaz.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (“Erreferentzia: Esped.” hitzen ondoren dagoen zenbakia).
Iruñean, 2017ko abuztuaren 25ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iruñeko Anaitasuna Kirol eta Aisia Sozietate Kulturalaren hitzarmen kolektiboaren I. eranskinaren zuzenketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1710359