188. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1679/2017 EBAZPENA, irailaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan nekazaritzako industriaren, nekazaritzako elikaduraren eta nekazaritza kooperatibismoaren arloetan aurkeztu eta gainditu den Ikasketa Amaierako Lan onenari sari bat emateko deialdia onesten duena, gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleei zuzendua.

AN Talde Kooperatiboaren Fundazioak finantzatzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedra, zeinaren helburua baita ezagutza sortu eta zabaltzea Ingeniaritza, Teknologia, Oinarrizko Zientzien eta Osasun Zientzien, Zientzia Ekonomiko eta Juridikoen eta Giza eta Gizarte Zientzien arloetan. Horretarako, jarduerak garatzen dituzte landako nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren edo nekazaritza kooperatibismoaren edozein eremutako azterketa, ikerketa eta ekimenak sustatu, garatu, babestu eta bultzatzeko, eta nekazaritzako eta abeltzaintzako jardunak bultzatzen ditu.

Hori dela-eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedraren Jarraipen Batzorde Mistoak, 2017rako daukan jarduera programaren barruan, erabaki zuen deialdi bat onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan aurkeztu eta gainditu den Ikasketa Amaierako Lan onenari sari bat emateko, ikasturte horietan Nafarroako Unibertsitate Publikoan, edozein master edo gradu titulaziotan, beren Ikasketa Amaierako Lanak egin zituzten ikasleei zuzendua, lana hiru eremu hauetako batekoa zenean: nekazaritzako industria, nekazaritzako elikadura eta nekazaritza kooperatibismoa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedraren akta ikusirik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan, nekazaritzako industriaren, nekazaritzako elikaduraren eta nekazaritza kooperatibismoaren arloetan aurkeztu eta gainditu den Ikasketa Amaierako Lan onenari sari bat emateko deialdia egitea onesten duena, gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleei zuzendua, eta aurrekontua ere ikusirik.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Kreditu erreserbaren ziurtagiria eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egindako txostena ikusirik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedrak egindako proposamena ikusirik.

Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2015eko ekainaren 24an emandako 1042/2015 Ebazpenaren bidez ematen dizkidan eskumenak betez.

EBATZI DUT:

Lehena.–Deialdi honek sorrarazitako gastua egiteko baimena ematea. Gehienez ere, 1.500,00 eurokoa da, saria eta akzesita emateko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2017ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako aurrekontu sailaren kargura ordainduko da.

2017.

30.31.11.3735 480.25. Katedren Sariak: 1.500,00 euro.

Bigarrena.–1.000,00 euroko sari baterako deialdia egiten da, Ikasketa Amaierako Lanik hoberenari emateko, eta 500,00 euroko akzesit baterako.

PFEZ zergari dagokionez, sari hau jarduera profesionalaren errendimendua da. Beraz, atxikipen aplikagarria % 15ekoa izango da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Arautegiko 78. artikuluaren arabera.

Hirugarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan aurkeztu eta onetsi den Ikasketa Amaierako Lanarentzako sari bat eta akzesit bat emateko deialdia onestea. Deialdia edozein master edo gradu titulaziotan, beren Ikasketa Amaierako Lanak egin zituzten ikasleei zuzentzen zaie, lanak hiru eremu hauetako batekoa izanik: nekazaritzako industria, nekazaritzako elikadura eta nekazaritza kooperatibismoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedrak egin du deialdia, ebazpen honen eranskinean datozen oinarriek ezartzen dutenarekin bat etorriz.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedrara, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoko Atalera, Kontabilitate Atalera, Ikerketa Atalera, Ikerketa errektoreordeari eta Kontuhartzailetzara.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedraren web-orrialdean (www.unavarra.es/catedragrupoan) eta Grupo AN taldearen web-orrialdean (www.grupoan.com) argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko irailaren 19an.–Ikerketako errektoreordea, Ramón Gonzalo García.

NEKAZARITZAKO INDUSTRIAREN, NEKAZARITZAKO ELIKADURAREN ETA NEKAZARITZA KOOPERATIBISMOAREN ARLOETAN NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN 2015/2016 ETA 2016/2017 IKASTURTEETAN EDOZEIN GRADU EDO MASTER TITULAZIOTAKO IKASLEEK AURKEZTU ETA GAINDITU DITUZTEN IKASKETA AMAIERAKO LAN ONENARENTZAKO SARIA EMATEKO OINARRIAK, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN AN TALDEAREN KATEDRAK DEITZEN DUENA

Irailaren 19ko 1679/2017 Ebazpenaren eranskina

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Grupo Cooperativo AN Fundazioak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedra osatzen duten erakundeek, uste dute beharrezkoa dela ezagutza sortzea nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta kooperatibismoaren alor guztietan, eta horretarako ikerketa eta prestakuntza jarduerak antolatu behar direla, unibertsitateko ikasleentzat eta arlo horretako profesionalentzat ere.

Hori dela-eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedrak erabaki du deialdi bat onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan aurkeztu eta gainditu den Ikasketa Amaierako Lan onenari emateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein master edo gradu titulaziotan, beren Ikasketa Amaierako Lanak egin zituzten ikasleei zuzendua, lana hiru eremu hauetako batekoa zenean: nekazaritzako industria, nekazaritzako elikadura eta nekazaritza kooperatibismoa.

Horregatik, AN Taldearen Katedrako Jarraipen Batzorde Mistoak honako deialdi hau egin du:

Lehenengoa.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan aurkeztu eta gainditu den Ikasketa Amaierako Lan onenari sari bat emateko prozedura arautzea, publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera. Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein master edo gradu titulaziotan, beren Ikasketa Amaierako Lanak egin zituzten ikasleei zuzenduta dago, eta lanak hiru eremu hauetako batekoa izan behar du: nekazaritzako industria, nekazaritzako elikadura eta nekazaritza kooperatibismoa.

Bigarrena.–Finantzabidea.

Deialdi honek 1.500,00 euroko aurrekontua dauka, guztira, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2017ko Gastuen Aurrekontuko 30.31.11.3735.480.25 Katedren Sariak kontu sailaren kontura ordainduko direnak.

Grupo Cooperativo AN Fundazioak jartzen du diru kopuru hau, Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedra finantzatzeko egiten duen ekarpenaren barruan.

Hirugarrena.–Deialdiko saria.

1.000 euroko sari baten deialdia egiten da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan aurkeztu eta gainditu den Ikasketa Amaierako Lan onenari emateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein master edo gradu titulaziotan, beren Ikasketa Amaierako Lanak egin zituzten ikasleei zuzendua, lana hiru eremu hauetako batekoa zenean: nekazaritzako industria, nekazaritzako elikadura eta nekazaritza kooperatibismoa. Gainera, 500,00 euroko akzesit bat ematen ahalko da.

Laugarrena.–Hautagaiek bete beharrekoak.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute gradu edo masterreko edozein titulaziotako ikasleek, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturteetan nekazaritzako industriaren, nekazaritzako elikaduraren eta nekazaritza kooperatibismoaren arloetako Ikasketa Amaierako Lan bat aurkeztu eta gainditzea lortu dutenek, lanak 2015eko irailaren 1etik 2017ko irailaren 30erako Ikasketa Amaierako Lanak defenditzeko deialdietan aurkeztu dituztenean, eta gutxienez Bikain edo Ohorezko matrikula kalifikazioa lortu dutenean.

Bosgarrena.–Hautagaitzak aurkeztea.

Parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa paperezko euskarrian soilik aurkeztu behar dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazona etorbidea, z/g, 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun azal irekian aurkeztuko da, posta zerbitzuko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistroetako batera bidali aurretik.

Hilabeteko epea dago aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

Gainera, informazioa emateko, deialdi hau argitaratu egingo da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedraren webgunean (www.unavarra.es/catedragrupoan).

Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

–Eskaera-orri normalizatua beteta, zeina http://bit.ly/2f4y0wO estekan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedraren web-orrialdean baitago (www.unavarra.es/catedragrupoan).

–Ikasketa Amaierako Lanaren ildo nagusien laburpena (4 orri gehienez)

–Ikasketa Amaierako Lanak saria lortzeko dituen merezimenduen azalpen laburra (gehienez orri 1).

Sarira aurkezteak esan nahi du onartzen direla deialdiaren oinarriak.

Seigarrena.–Sarituaren betebeharrak.

1. Sarituak nahi duen moduan erabiliko du jaso beharreko diru kopurua. Ordainketa Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedrak Grupo Cooperativo AN Fundazioarekin batera antolatuko duen ekitaldi publiko batean egingo da.

2. P.F.G.Z zergari dagokionez, sari hau jarduera profesionalaren errendimendua izango da, eta beraz, Unibertsitateak % 15eko atxikipena egingo du.

3. Deialdiko oinarriak betetzen ez badira, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, saria kendu ahal izango da. Hala gertatzen denean, doakionak sariagatik hartutako dirua itzuli beharko du.

Zazpigarrena.–Sariaren epaimahaia.

Hauek izango dira saria eta akzesita emango dituen epaimahaiko bost kideak:

–Grupo Cooperativo AN Fundazioaren lehendakaria edo hark eskuordetzen duena, epaimahaiaren buru izango dena.

–AN Taldearen Katedraren zuzendaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle dena, edo hark eskuordetzen duena.

–AN Taldeko hiru kide, edo haiek eskuordetzen dituztenak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedraren zuzendariak eskatuta eratuko da epaimahaia, eta horretarako kideei dei egingo die. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketak egingo ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

Zortzigarrena.–Sariak ematea.

1. Epaimahaiak hautagaitzei buruzko lehen ebaluazio bat egingo du, kalitatearen eta inpaktuaren arabera, txosten arrazoituarekin batera, eta haien artetik 5 hoberenak proposatuko ditu beren Ikasketa Amaierako Lanak jendaurrean azaldu eta defenda ditzaten. Bederatzigarren oinarrian, Argitalpena, jasotzen den bezala, bakarrik argitaratuko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedraren webgunean (www.unavarra.es/catedragrupoan).

2. Jendaurreko defentsa eta azalpen ekitaldian, alderdi hauek baloratuko ditu Epaimahaiak:

–Aztertutako gaiaren interesa eta deialdiko edukietarako egokitzapena.

–Kalitate zientifikoa eta teknikoa. Zehaztasuna iturrien erabileran eta lanaren barne sendotasuna.

–Estiloaren zuzentasuna eta argitasuna adierazpenean eta lanaren aurkezpenean.

3. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldiaren ondoren, epaimahaiak saria eta akzesita emateko lanen proposamena egingo du, txosten arrazoituan oinarrituta.

4. Epaimahaiak Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio saria eta akzesita emateko proposamena. Errektoreordeak dagokion ebazpena emango du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Amaierako Lan Onenari saria eta akzesita emateko. Ebazpen honetan saritutako hautagaien izena baino ez da agertuko, eta gainontzeko hautagaitzak atzera bota direla ulertuko da.

5. Saria eta akzesita eman gabe utz daitezke, epaimahaiaren iritziaren arabera edo hautagairik ez dagoelako.

6. Ikerketarako errektoreordearen behin betiko esleipen ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

7. Ekitaldi publikoa egingo da saria emateko.

8. Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedrak zabalduko du sari ematearen ebazpena, saria emateko ekitaldi publikoa izan baino lehenago.

Bederatzigarrena.–Argitalpena.

Deialdi honen oinarriak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedraren webgunean (www.unavarra.es/catedragrupoan). Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedra eta Grupo Cooperativo AN Fundazioa arduratuko dira oinarriak zabaltzeaz.

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren AN Taldearen Katedraren web orrialdean soilik argitaratuko dira.

Bitarteko horiek dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedrak onarturiko publizitate tresna bakarrak, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarri eta ez ofizialean.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka interesdunek zilegi dute berraztertzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F1711029