185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

398/2017 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak onesten dituena 2017-2018 ikasturterako.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko duten jarraibide batzuk onestea du xede ebazpen honek, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lor daitezen 2017-2018 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horietan Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira 2017-2018 ikasturterako.

2. Ebazpen honen eranskinetako jarraibideak entitate eta ikastetxe pribatu itunduei edo diruz lagunduei aplikatuko zaizkie, indarra duten arauei jarraituz, dagozkien afera orotan.

3. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura eta hezkuntza entitate eta ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua 2017-2018 ikasturtean arautzeko jarraibideak

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, ikastetxe bateratuen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak lau kapitulutan daude bereizita:

Lehenengoa ikastetxe bateratuaren plangintzari buruzkoa da, eta oharrak egiten dira proiektu funtzionalaren eta urteko jarduketa planaren gainean, bai eta ikastetxe bateratua hobetzeko plana prestatzearen gainean ere; orobat, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen urteko programazio orokorrari buruzkoa da, eta oharrak egiten dira ikasketa horiek ematetik sortzen diren berariazkotasunen gainean.

Bigarrenean, Lanbide Heziketako ikasketak garatzeko jarraibideak ematen dira Oinarrizko Lanbide Heziketari, lanbide lantegiei, online Urrutiko Lanbide Heziketari, Lanbide Heziketa Dualari eta sarbide ikastaroari buruz.

Hirugarrenean, proiektuaren modulurako jarraibideak eta curriculumak LOGSEtik LOEra iragatekoak garatzen dira, eta ikastetxearen funtzionamendurako beharrezkoak diren beste alderdi jakin batzuk zehazten.

Laugarrenean, Kualifikazioei buruzko Lege Organikoaren eta LOE-LOMCEren ondoriozko arau erabilienen zerrenda ematen da.

I. KAPITULUA

Ikastetxe bateratuaren plangintza - Bigarren Hezkuntzako Institutuen urteko programazio orokorra

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan (LOE aurrerantzean) arautzen diren Lanbide Heziketako ikasketak Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluan aipatzen diren ikastetxe bateratuetan eskaintzen ahal dira, bai eta LOEn araututako ikastetxeetan ere, haren 39.5 artikuluak ezartzen duen bezala.

Irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen ditu, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, zeinak, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikulua garatuz, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko beharkizunak arautzen baititu. Aipatu errege dekretuak ezartzen duenez, ikastetxe bateratuek autonomia izanen dute antolaketan, pedagogian eta kudeaketa ekonomikoan eta langileenean, administrazio eskudunak ezartzen duenari jarraituz; bestetik, autonomia erkidegoetako hezkuntza eta lan arloko administrazioek, ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeekin eta sindikatuekin lan eginez, plangintza komuneko eredu bat ezarriko dute, urtekoa edo urte anitzekoa, beren lurralde eremuko ikastetxe bateratuen sarerako.

Horretan oinarrituta, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuek, ikasturte bakoitzean, urteko jarduketa planean zehaztuko dute ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalean definitutakoa.

1.–Ikastetxe bateratuak: Proiektu funtzionala.

Ikastetxe bateratuentzat, ikastetxea definitu eta haren antolaketa eta kudeaketa biltzen dituen dokumentua da proiektu funtzionala. Proiektu funtzional horrek ikastetxe bateratuetarako jarraibideak kontuan hartu eta garatu behar ditu. Hezkuntza Departamentuak, Garapen Ekonomikorako Departamentuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak definitzen dituzte jarraibide horiek, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko gainerako kideekin batera.

Proiektu hori urte anitzekoa da, eta funtsezko tresna da Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen antolaketan eta plangintzan. Zuzendaritza taldeak prestatuko du, ikastetxearen langile guztien laguntzarekin, eta Gizarte Kontseiluak onetsiko du.

Zuzendaritza taldeak ikasturte bakoitzerako egiten den proiektu funtzionala berrikusiko du, eta bidezkotzat jotzen dituen aldaketak ezarriko ditu. Proiektuaren kopia bana bidaliko die Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuari.

2.–Ikastetxe bateratuak: Urteko jarduketa plana (UJP).

LOEren 125. artikuluan jasotzen den urteko programazio orokorra Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe bateratuetan garatuko da urteko jarduketa plan gisa (UJP). Plan hori oinarrizko tresna da, ikastetxe bateratuaren plangintza, antolaketa eta funtzionamendua biltzen dituena. Dokumentu hori prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan.

Autonomiaren, erantzukizunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza taldeak bere baliabideak kudeatuko ditu, eta Hezkuntza Departamentuak ezarritako prestakuntza eskaintza taxutuko du (antolaketa, ordutegia, koordinaziorako egutegia, etab.), ikasleentzako laguntza zein emaitza akademikoak hobetzeko.

Hona hemen urteko jarduketa planaren (UJP) egitura eta edukia:

a) I. kapitulua.

–Ikastetxe bateratuaren ingurune sozioekonomikoari eta laneko inguruari buruzko informazioa.

–Ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalean aurreikusitako barne antolaketa eta egitura, giza baliabideak eta materialak (Gizarte Kontseilua; Eskola Kontseilua, halakorik balego; klaustroa; zuzendaritza taldea; Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen urteko lan plana; Orientazio Departamentua; ikastetxe bateratuko departamentuen urteko plana).

–Ikastetxe bateratuak egiten dituen jarduerak eta ematen dituen zerbitzuak.

–Ikastetxe bateratuaren ordutegi orokorra: irakasleena, administrazio eta zerbitzuetako langileena eta jendea hartzekoa.

b) II. kapitulua.

–Ikastetxe bateratuak ikasturterako ezartzen dituen berariazko helburuak.

–Proposatutako helburuak lortzeko neurriak eta horretarako eskura dauden baliabideak.

c) III. kapitulua.

–Ikasketa bakoitzean eskaintzen diren prestakuntza jarduerak eta haien egutegia, bai eta haiek prestatzeko irizpide pedagogikoak ere.

–Adostasun agiria.

d) IV. kapitulua.

–Ikastetxe bateratuak ikasturterako duen hobekuntza plana.

–Ikastetxe bateratuaren beste plan eta programa batzuk (aniztasunari erantzuteko urteko plana; orientazio akademikoaren plana; tutoretza plana; bizikidetza plana; ikastetxearen prestakuntza plana).

e) V. kapitulua.

–Urteko aurrekontua eta memoria ekonomikoa.

–Urteko jarduketa planaren ebaluazioa.

Kalitate programetan parte hartzen duten ikastetxeek hobekuntza planaren helburuak sartuko dituzte urteko planean. Ikastetxe horien dokumentazioa beren kalitate eskuliburuan bildutakoa izanen da, bidezkotzat jotzen dutenean hura osatzeko aukera galarazi gabe.

Programazio didaktikoei dagokienez, ikastetxeek adostasun agiria beteko dute. Hartan, departamentuko buruak eta ikastetxeko zuzendariak ziurtatuko dute programazioak eskatzen diren atal guztiak era egokian dituela.

Departamentuko buruak, zikloko koordinatzaileak eta ikastetxeko zuzendariak sinatu beharko dute LHaren urrutiko online modalitatean ematen diren moduluetako programazioen adostasun agiria, eta, gainera, Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren oniritzia izan beharko du; horrela ziurtatzen da programazioa bat datorrela Nafarroan LHren urrutiko online modalitaterako ezarritako proposamen metodologikoarekin.

Horrenbestez, ikastetxeek ez dituzte programazioak programazio gisa igorriko. Beharrezkoa den kasuetan, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuek irakaskuntza ikuskatzeko prozesuetan sartuta edukitzeagatik, kalifikazioen erreklamazioagatik edo beste batzuengatik, berariaz eskatuko da programazioa.

3.–Ikastetxe bateratuak: Hezkuntza Departamentuak, Garapen Ekonomikorako Departamentuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak urteko jarduketa planerako (UJP) prestatutako jarraibideak.

Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuak 8. artikuluan jasotzen du jarduketa plan bat definituko dela ikastetxe bateratu guztientzat. Bertan ezartzen dira garatu beharreko prestakuntza ekintzei buruzko jarraibideak, bai eta ikastetxe bateratuen helburuekin bat etor daitezkeen jarduketak ere.

Hezkuntza Departamentuak, Garapen Ekonomikorako Departamentuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak jarraibide horiek prestatzen dituzte urtero, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan ordezkaritza duten agente ekonomiko eta sozialekin eta ikastetxe bateratuetako gobernu organoekin lankidetzan.

Hori helburu, ikastetxe bateratuetako zuzendariek edo, hala badagokie, haren gizarte kontseiluek bidezkotzat jotzen dituzten proposamen edo iradokizunak bidaliko dizkiote Hezkuntzako zuzendari nagusiari, idazki batean, ikastetxearen ikuspegia emateko eta kontuan har daitezen jarraibideen prestaketan.

Proposamen horiek 2017ko urriaren 31 baino lehen bidaliko dira, eta alderdi hauek jorratzen ahalko dituzte: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza, lanerako prestakuntza, lanbide arloko informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta/edo ikastetxeak kontuan hartzen duen beste edozein alderdi.

4.–Bigarren Hezkuntzako Institutuak: urteko programazio orokorra.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2017-2018 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onesten dituen ekainaren 22ko 261/2017 Ebazpenean eta kapitulu honen 2. atalean adostasun agiriari buruz adierazitakoaz gain, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ere ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek arreta berezia eman beharko diete honako alderdi hauei:

4.1. Lanbide Heziketako plan berariazkoen berrikuspena eta programazioa.

Lanbide Heziketaren ildo estrategikoekin zerikusia duten eta ikastetxean ezarrita dauden planak berrikusi eta programatuko dituzte Bigarren Hezkuntzako institutuek, Urteko Programazio Orokorrean sartzeko.

4.2. Ikastetxearen ezaugarrien berrikuspena.

Berrikuspenaren helburua da ikastetxearen ezaugarri bereziak bilatzea. Hartan, besteak beste, alderdi hauei eginen zaie erreferentzia:

–Ikastetxearen ingurune sozioekonomikoa eta lan ingurunea.

–Loturak enpresekin eta erakundeekin.

–Jarduteko ildo estrategikoak eta ebaluatzeko sistema.

4.3. Ikastetxean ematen diren ikasketen gaineko proposamenak.

Ikastetxeetako zuzendariek edo, hala badagokie, bertako eskola kontseiluek bidezkotzat jotzen dituzten proposamen edo iradokizunak bidaliko dizkiote Hezkuntzako zuzendari nagusiari, idazki batean, ikastetxearen ikuspegia emateko eta kontuan har daitezen.

Proposamen horiek 2017ko urriaren 31 baino lehen bidaliko dira, eta alderdi hauek jorratzen ahalko dituzte: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza, lanerako prestakuntza, lanbide arloko informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta/edo ikastetxeak kontuan hartzen duen beste edozein alderdi.

5.–Autoebaluazioa eta ikastetxearen hobekuntza plana.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak hobekuntza planak gainbegiratzeko egiten dituen lanen artean, ikasturte honetan, hobekuntza planak autoebaluatzeko tresna bat jarriko da ikastetxeen eskura, 2018-2019 ikasturtetik aurrera hobekuntza planak egiteko abiapuntua izanen dena.

Ikastetxeek eta lanbide arloko departamentuek barne ebaluazio bat edo autoebaluazio bat egin beharko dute 2017-2018 ikasturtean, beren jarduna hiru maila hauetan neurtzeko:

a) Ikastetxeko zuzendaritza.

b) Lanbide arloko departamentuak.

c) Irakasleak.

Autoebaluazioaren emaitzen neurketa eta analisia Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak lehenengo hiruhilekoan ikastetxeei emanen dizkien jarraibide osagarriei jarraikiz egin beharko dira. Horrez gainera, neurtu beharreko hiru maila horientzako tresna bana helaraziko zaie ikastetxeei, kasuan kasurako berariaz prestatuak.

Ikastetxearen autoebaluazioa objektiboa eta zorrotza izanen da, jarraibide osagarrietan agertzen diren eremu, estandar eta adierazle homologatuei jarraikiz.

Identifikatzen diren beharretatik abiaturik, ikastetxeak hobekuntza plan berariazko bat prestatuko du bi urterako, orain arteko hobekuntza plana ordeztuko duena. Plan horren diseinua 2017-2018 ikasturteko azken memorian sartuko da, eta 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan aplikatuko da. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio plan hori gainbegiratzea, ikastetxe bateratuen urteko jarduketa planari eta Bigarren Hezkuntzako institutuen urteko programazio orokorrari jarraipena egiteko eta gainbegiratzeko esparruaren barrenean.

6.–Programazio didaktikoak.

Ikastetxeek lanbide modulu guztien programazio didaktikoak prestatu beharko dituzte, bai eta modulu horien zati diren lan unitateenak ere, eta dagokien plangintza dokumentuan jasoko dira.

Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:

a) Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren curriculum berria duten zikloak ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena.

b) Apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 6. artikuluan adierazitakoa, ebaluazio prozesuaren plangintza irizpideei dagokienez eta arlo horretan erabakiak hartzeari dagokionez.

Ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa jaso beharko dute, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Horren bidez, ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko ikasketetarako.

Goi mailako zikloetako moduluetarako, ECTS kredituen baliokidetasuna zein den jaso behar da programazio didaktikoetan.

7.–Bizikidetza eta berdintasuna.

7.1. Bizikidetza. “Laguntza” programa.

Ikastetxe bakoitzaren bizikidetza planean behar diren curriculum eta antolaketa neurriak jasoko dira bizikidetza, tratu ona eta eskola giroa hobetzeko, indarkeria mota guztiei aurrea hartzeko eta arazoei, eskola-jazarpenari, abusuei eta eskola komunitatea osatzen duten guztien segurtasun fisikoa, emozionala edo pertsonala arriskutan jartzen duten tratu txarrei edo bestelako edozein bazterkeria-egoerari heltzeko eta arreta emateko.

Programazio horren barrenean azpimarratuko da garrantzitsua dela eskola komunitate guztia inplikatzea prebentzioan eta tratu onak ikasteko prozesuan, baita arazoak konpontzen, ingurune seguru eta osasuntsuak sortzen eta eskola-jazarpena desagerrarazteko konpromisoa erakusten ere.

Hezkuntza Departamentuak, “Laguntza” programaren eta ikastetxeen eskura jartzen diren beste baliabide batzuen bidez, bizikidetza planak egiteko orientazioa, prestakuntza eta aholkularitza emanen du. Bizikidetza batzordeko kideak poliki-poliki gatazken konponketaren eta eskola bitartekaritzaren arloetan trebatzen joan daitezen lagunduko du, indarkeria, jazarpena edo tratu txarrak gertatzen direnean azkar eta kalitatez esku har dezaten.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitzaren web-orriak zenbait baliabide, eredu, protokolo eta aholku jartzen ditu ikastetxeen eskura nork bere jarduketa plana errazago gauzatzeko eta, orobat, suizidio kasuetan, doluan eta antzeko egoeren ondoriozko beharretan orientabideak eta erantzun espezifikoa eman ahal izateko. Ikastetxe bakoitzean, bizikidetza plana eta haren urteko zehaztapena eguneratuko dira, eta honako orrialde honetan agertzen den bizikidetzari eta indarkeriaren prebentzioari buruzko indarreko araudira egokituko dira:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/educacion-en-valores/asesoria-para-la-convivencia. Ikastetxe bakoitzeko tutoretza planean eta hezkuntza orientabidearen gaineko zereginetan, neurri eta jarduerak programatuko dira, ikasleen artean aniztasunari errespetuz begiratzen dion eta tratu onarekin engaiatua dagoen bizikidetza giroa sustatzeko.

7.2. Berdintasuna. Baterako hezkuntzako programa.

2017-2018 ikasturtean, baterako hezkuntzako programa jarriko da abian Nafarroako hezkuntza sistema osoko etapa guztietako 13 ikastetxetan, esperientzia pilotu gisa.

Baterako hezkuntzako programak proposamen didaktiko ireki eta malgu bat jasoko du ikasturte osorako, eta aplikatzeko zenbait aukera izanen ditu etaparen arabera, betiere lehentasuna emanez metodologia aktiboei eta proiektuka lan egiteari.

Esperientzia pilotuan parte hartzen duten ikastetxe guztiek baterako hezkuntzako koordinatzaile bat izendatu behar dute, eta talde sustatzaile bat eratu, zuzendaritza taldeko ordezkaritza izanen duena, zertarako eta dinamizazio lana egiteko eta ikastetxearen parte-hartzea eta baterako hezkuntzarekiko konpromisoa bultzatzeko.

Programan parte hartzen duten ikastetxeek baterako hezkuntzaren helburu didaktikoak beren programazioan zer-nola txertatu erabaki behar dute, ikastetxe bakoitzaren ezaugarrien eta etapen arabera. Horretarako, prestakuntza semipresentziala emateko eta urte osoan zehar lagun egiteko plan bat eginen dute, proposatutako programa behar bezala betetzen dela eta ikastetxearen inplikazio ahalik eta handiena lortzen dela bermatzeko.

Eskuarki, programako edukiak zeharka txertatuko dira eskaintzen diren moduluen bidez, eta ikastetxeek, horretarako, jarraibide egokiak jasoko dituzte.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan, halaber, asteroko saio bat ere egin ahal izanen da, proposatutako edukiak ikasleekin garatzeko. Saio horren ordutegia ikastetxeko zuzendaritza taldeak adostu eta proposatuko du baterako hezkuntzako taldearekin batera.

Zenbait antolaketa aukera daudela erakutsiko du esperientzia pilotuak; izan ere, programan ikasketa maila guztietako ikastetxeek hartuko dute parte, hasi 0-3 urteko etapatik eta goi mailako hezkuntzaraino, bakoitza bere ezaugarri bereziekin eta beharrekin. Antolaketa aukera horiek guztiek programan jasotako neurriak egoki garatzen direla bermatu behar dute, denborak optimizatzeko irizpideei jarraituz eta hezkuntza helburuak betez.

Ikastetxeek, Gizarte Kontseiluaren bidez edo Eskola Kontseiluaren bidez, halakorik balego, informazioa helaraziko diete familiei eta inguru hurbilari, ikastetxean eginen diren proiektuak eta helburuak betetzeko antolatuko diren jarduerak koordinatzeko.

Ikastetxe pilotuek, beren urteko jarduketa planean edo, bestela, urteko programazio orokorrean, pilotaje fasean dagoen baterako hezkuntzako programarekin duten konpromisoa zehaztuko dute, eta egoki deritzen aipamenak jasoko dituzte tutoretza planaren, hobekuntza planaren eta abarren urteroko zehaztapenean.

Esperientzia pilotu hori ezartzeaz gainera, baterako hezkuntzaren arloko prestakuntza eskainiko zaie ikastetxe interesdun guztiei, baterako hezkuntzarekiko konpromisoa hartzen has daitezen hurrengo ikasturtearen hasieran onetsiko den baterako hezkuntzako planaren esparruan, zeina hurrengo ikasturteetan urtez urte hedatzen joanen baita.

8.–Arreta aniztasunari Lanbide Heziketako ikasketetan.

8.1. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak.

Lanbide Heziketako ikasketen helburua da ikasleek behar dituzten gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak eskuratzea, kasuan kasuko mailaren arabera, gauza izan daitezen, besteak beste, heziketa zikloaren gaitasun orokorrean zehaztutako lanbide jardueran aritzeko.

Ebaluatzeko, ikaskuntzaren emaitzetan adierazitako helburuak eta lanbide modulu bakoitzeko ebaluazio irizpideak hartuko dira erreferentzia gisa, bai eta heziketa zikloaren edo espezializazio kurtsoaren helburu orokorrak eta, hala balegokio, gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak ere. Ebaluazio prozesuetan kontuan hartuko dira desgaitasuna duten ikasleei eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei egiten zaizkien egokitzapenak, eta ebaluazio probak egiten ahal dituztela bermatuko da.

Ikaspostu bat erreserbatu da Lanbide Heziketako ikasketetan onartua izateko prozesuan, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat eta beste ikaspostu bat desgaitasunak dituzten ikasleentzat. Ikastetxeetako zuzendaritzek aniztasunari erantzuteko planaren zehaztapen bat igorriko diote, euskarri elektronikoan, Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari. Bertan jasoko da zein diren ezarritako antolaketa-neurriak eta nola banatu diren esleitutako baliabideak.

Plan hori prestatzeko orientabideak Hezkuntza Departamentuaren webgunean kontsulta daitezke:

https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/plan-de-atencion-a-la-diversidad. Ikasle guztiei behar bezalako arreta emateko, ikastetxeek premia guztiei egokien erantzuten dieten neurriak antolatuko dituzte, ikasteko nahasmenduaren eta arreta faltagatiko nahasmenduaren eta hiperaktibitatearen ondoriozkoak barne, bai eta gaitasun intelektual handien ondoriozkoak ere, indarreko araudian ezarritakoaren arabera. Gainera, ikasleengan detektatzen diren premia guztiei erantzuteko, behar diren proba egokitzapenak, metodologia aldaketak eta abar garatuko dira.

Irakasle taldeen proposamenak jaso ondoren, ikasketaburutzak ikasleen premien arabera behar diren laguntza eta egokitzapenak antolatuko ditu, hezkuntza orientabidearen arduradunen aholkuei jarraikiz eta ikastetxearen baliabideak kontuan hartuz. Taldeko tutoreari jarduketa horien berri eman beharko zaio.

Moduluren bat gainditu gabe duten ikasleentzat indartze programa bat prestatuko da; programa horretan, proposatzen diren neurriek ukitzen dituzten irakasleek parte hartuko dute. Indartze programa horretan, Lantokietako Prestakuntza aldian zuzeneko irakastorduak gutxitu zaizkien irakasleek hartuko dute parte, Lantokietako Prestakuntzak iraun bitartean.

2017-2018 ikasturte akademikoan zehar, Aniztasunari Erantzuteko Nafarroako Plan Estrategikoa (2017-2018, 2020-2021) jarriko da martxan. Plan horren helburuak honako hauek dira: analisi bat egitea ikusteko zer-nola erantzuten zaion aniztasunari Nafarroako ikastetxeetan; ikuspegi inklusibo batetik aniztasunaren trataera egokitzeko neurriak hartzea; eta arau, antolaketa eta metodologia esparru bat finkatzea neurri horiek egonkortu daitezen eta jarraipena izan dezaten.

Horretarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxeen eskura jarriko ditu aniztasunarekiko arretari buruzko aipatu analisia egiteko behar diren adierazleak.

Prozesu honetatik ateratzen diren hobekuntza proposamenak 2017-2018 ikasturteko memorian jasoko dira, eta hurrengo urteko aniztasunari erantzuteko plana zehazteko abiapuntu izanen dira.

Aipatu beharra dago indarreko araudiak zenbait eratako neurriak dituela ikasle horientzat, hala nola, alde batetik, ikasturtean bi modulutan baino gehiagotan ebaluatzeko deialdiari uko egiteko aukera, eta bestetik, zikloan gehienez sei ikasturtez jarraitzeko aukera.

8.2. Orientazio gida, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat.

Hezkuntza Departamentuak beharrezko jotzen du estrategiak diseinatzea hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleek prestakuntza eta lanbide ibilbide arrakastatsua izan dezaten.

Horretarako, Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoan xedatutakoarekin bat, lan prestakuntzari eta enpleguari buruzko orientazio gida bat egitea aurreikusten da, bai eta kolektibo bakoitzarentzako informazio eta orientazio ekintza espezifikoak antolatzea ere, Aniztasunari Erantzuteko Nafarroako Plan Estrategikoan (2017-2018, 2010-2021) jasotakoarekin koordinatuta. Aipatu Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren 2. ARDATZEAN (“Gure gizartearen kohesioari eta jasangarritasunari ekarpena” izenekoan), izan ere, bat egiten dute gure gizartearen lurralde kohesioarekin eta kohesio pertsonalarekin lotutako helburuek eta jarduketa neurriek, zeinak bultzatu nahi baitira, eta, zehazki, ardatz horren helburuetako bat da prestakuntza hori kolektibo bakoitzaren beharretara egokitzea, horien laneratzea errazteko.

Gida hori egiteko, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak eta Antolaketaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak, elkarrekin, beharrezko jarraibideak helaraziko dizkiete ikastetxeei.

8.3. Lanbide Heziketako ikasleek ikasketak buka ditzaten sustatzeko neurriak.

Hezkuntza Departamentuarentzat kezka handia da Lanbide Heziketako ikasketak uzten dituzten ikasleen tasa. Tasa hori gutxitzeko, hezkuntza komunitate guztiak elkarrekin egin behar du lan, testuingurua kontuan hartuta, eta, beharrezkoa balitz, baita beste organismo batzuek ere.

Hezkuntza Departamentua ezin da bere horretan gelditu deus ere egin gabe, ikusirik Lanbide Heziketako zikloetan, maila guztietan, ikasketak uzten dituzten ikasleen tasa handia. Horrek, izan ere, sistemak porrot egin duela esan nahi du, eta, horrez gain, arazo bat da ikasketak uzten dituzten pertsona horientzat, beren prestakuntza ibilbidea eta laneratze aukerak zapuzten baitira.

Hori dela eta, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak lantalde bat sortuko du ikasketak uzten dituzten ikasleen erregistroa egiteko eta ikasketak uzteko arrazoiak diagnostikatzeko tresnei buruz. Ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzak lantalde horretara Orientazio Departamenduko nor joanen den erabakiko du, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuari jakinaraziko dio 2017ko irailaren 29a baino lehen.

Lortutako datu eta ondorioen arabera, jarduketa neurri zehatzak diseinatuko dira ikastetxe bakoitzean ikasketak uzten dituzten ikasleen tasa gutxitzeko.

9.–Ebaluazioa eta hobekuntza.

Ebaluazioak etengabeko hobekuntzaren zerbitzuan egon behar du, eta lehen mailako laguntza eta baliabide gisa hartu behar da, hobeki ezagutzen laguntzen baitu Lanbide Heziketako ikasketei buruz ikastetxeetan egiten diren hezkuntza jardueren ondorioak eta errealitatea. Alde horretatik, sustapen eta titulazio tasak hobetze aldera hobekuntza planean sartu beharreko neurriak eta esparruak ezartzeko orduan, ikasleen hiruhileko emaitzak (behar diren neurriak hartzeko informazio eta hausnarketa iturri izan beharko direnak) eta ebaluazioen emaitzak hartuko dira kontuan. Horretarako, tasa horiek kalkulatzeko behar diren datuak emanen dizkiote ikastetxeek Lanbide Heziketaren Zerbitzuari 2017ko irailaren 29a baino lehen, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako jarraibideekin bat.

10.–AbiesWeb eta eskolako liburutegia.

Ikastetxeek eskatuz gero, eskura dute AbiesWeb programa, eskolako liburutegien kudeaketa informatizaturako programa. Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak instalatuko eta jarriko du martxan. AbiesWeb erabiltzeko oinarrizko ikastaroa eginen dute ikastetxeek programaren arduradun izateko aukeratzen dituzten pertsonentzat.

Eskolako liburutegiaren kudeaketaren arduradunei beste ordu 1 edo beste 2 ordu esleitzen ahal zaizkie kudeaketa informatikoa egiteko eta eskolako liburutegia garatzeko, betiere ikastetxeko ordutegia kontuan hartuta.

Eskolako liburutegiaren arduradunek eginkizun hauek izanen dituzte:

–Funts bibliogafikoak eta bestelako materialak automatizatzea eta antolatzea.

–Mailegu sistema antolatzea.

–Dagokion sektore profesionalarekin lotutako argitalpen zientifiko-teknikoak irakur daitezen bultzatzeko ekintzak sustatzea.

–Liburutegiaren aldetik laguntza ematea ikastetxean antolatzen diren programak eta proiektuak egiteko orduan.

–Liburutegiaren ordutegia antolatzea, bai eskola-orduetan bai eskola-orduetatik kanpo, bai eta ikastetxeak zehaztutako beste ordutegi batzuk ere.

II. KAPITULUA

Lanbide Heziketako ikasketak garatzeko jarraibideak

1.–Oinarrizko Lanbide Heziketa - Lanbide lantegiak.

Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren oinarrizko zikloak sortu zituen, hezkuntza sistemaren lanbide heziketako ikasketen barrenean.

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren bidez arautzen da Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa eta garapena Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Orobat, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren bidez, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren Lanbide Heziketako prestakuntza programak, lanbide lantegiak deituak, arautzen dira hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleentzat, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Azkenik, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren bidez, ikasleak ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan onartzeko prozedura arautzen da, Nafarroako Foru Komunitatean oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko.

1.1. Esku hartzea absentismoaren aurrean.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta lanbide lantegietan erabateko eskolatzea lortzeko eta absentismoa murrizteko, batera eta testuinguruari helduta jardun behar dute hezkuntza komunitate osoak, oinarrizko gizarte zerbitzuek, Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalak eta fiskaltzak.

Absentismoa da eskolako bizitzarekin bat egiteko dauden oztopoen adierazpen argienetako bat. Lehentasunezkotzat jotzen da ikasleak erregulartasunez joatea eskolara beste helburu batzuk lortzeko (ezagutzak, gizarte harremanak, oinarrizko gaitasunak, etorkizunean lana, bizitza soziala eta kulturala izateko aukera...).

Arazoa diagnostikatu eta hari aurre egiteko, ikastetxeek absentismoaren protokoloa erabili behar dute. Hezkuntzako ikuskapenak eginen du protokolo horren aplikazioaren jarraipena ikastetxeetan.

Ikastetxearen errealitate hori zehazki ezagututa, sareko lana bultzatuko da inguruneko instituzio guztiekin (SSB, EAIA, adingabearen babesa, eta abar), inguruneko beharrekin bat egiten duten estrategiak prestatzeko.

1.2. Aniztasunari erantzutea. Curriculum egokitzapenak.

Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoa garatuz, ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduak, zeinak Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa eta garapena arautzen baititu, aniztasunarekiko arretaren printzipioa ziklo horiek garatzeko ildo estrategikoetako gisa ezartzen du bere 18. artikuluan.

Aniztasunarekiko arretaren printzipioa Hezkuntza Departamentuak sustatzen duen neurrietako bat da ikasketa eta ahalegin faltari egotz ezin dakizkiokeen ikasteko zailtasun handiak dituzten ikasleentzat, haien aniztasunari erantzute aldera. Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bat du oinarri, Curriculum Egokituko Programa bat oinarri duena, zeina jarrera desorekei, ikasketa edo ahalegin faltari eta ikasgelako lanera egokitzeko ezintasunari egotz dakizkiokeen ikasteko zailtasun handiak dituzten ikasleentzat diseinatu baitzen. Bestalde, DBHko beste kurtso batzuetatik datozen eta egoera pertsonal berezia edo ikasketa historial jakin bat duten ikasleentzat zuzenduta ere badago.

Hezkuntza Departamentuak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen ebaluazioa arautzeko foru agindu bat egitea hartu du helburutzat, eta hark arautuko ditu, beraz, arruntaz bestelako hezkuntza arreta behar duten ikasleek oro har ikasle guztientzat ezarritako gaitasunak eta helburuak lortzeko eta beren gaitasun pertsonalak ahalik eta gehien garatzeko behar diren baliabideak. Ikasleek arreta horren beharra izan dezakete hezkuntza premia bereziak izateagatik, hezkuntza sisteman berandu sartzeagatik, ikasteko zailtasun berariazkoak (besteak beste AFNH) izateagatik, adimen gaitasun handiak izateagatik, edota egoera pertsonaleko edo ikasketa historialeko gorabeherengatik.

Ikastetxeek hartzen dituzten metodoen bidez, ikasleen ikasteko erritmo desberdinak aintzat hartuko dira, ikasleek beren kabuz ikasteko gaitasuna sustatuko da, eta taldeka eta lankidetzan ikastea bultzatuko.

Ikasteko zailtasunak hauteman bezain laster, aniztasunari erantzuteko neurriak jarriko dira martxan, antolaketaren nahiz curriculumaren eremuan. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako ikasleen curriculum egokitzapenak modulua ematen duten irakasleen ardura izanen dira. Taldeko tutoreari egokitzapen horien berri eman beharko zaio. Hezkuntza orientabidearen ardura dutenek irakasleak aholkatuko dituzte, eta haiekin elkarlanean arituko dira egin nahi diren curriculum egokitzapenak prestatzeko.

1.3. Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzea.

Ekainaren 2ko 562/2017 Errege Dekretuak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko graduatu tituluak lortzeko baldintzak arautzen dituenak, bat eginez Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa ezartzeko egutegirako presazko neurriei buruzko abenduaren 9ko 5/2016 Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin, ezartzen du, bere 2.5 artikuluan, ezen Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu bat lortzen duten ikasleek aukera dutela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko, betiere heziketa zikloaren amaierako ebaluazioan irakasle taldeak uste badu dena delako ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak eta dagozkion gaitasunak eskuratu dituela.

Kasu horietan, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 42.4 artikuluan aurreikusitako multzo komunei lotutako moduluetan lortzen den batez besteko kalifikazioa izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kalifikazioa.

1.4. Lanbide lantegietako ikasleek erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria lortzea.

Ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren 24. artikuluak ezartzen du lanbide lantegi bat gainditzen duen ikasleak erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria lortuko duela.

2018ko probetarako dei egin eta haiek arautzen dituen ebazpenak arautuko du ziurtagiri hori lortzeko prozedura.

2.–Urrutiko Lanbide Heziketa online.

2017-2018 ikasturtearen lehen hiruhilekoan beste foru agindu bat argitaratuko da Nafarroan Lanbide Heziketaren urrutiko online modalitatea arautuko duena.

Araudi berria aplikatzekoa ez den bitartean, Urrutiko Lanbide Heziketa online jarraibide hauek betez emanen da 2017-2018 ikasturtean:

2.1. Hasierako saioa.

Heziketa ziklo bakoitzerako, ikastetxe bakoitzak aurrez aurreko saio bat eginen du kurtsoa hasi aurretik; saio horretara joatea aukerakoa da ikasleentzat, eta matrikula egiteko unean adieraziko da zer egunetan eta ordutan izanen den.

Heziketa zikloko koordinatzaileak gidatuko du saioa modalitate horretan irakaslanean aritzen diren taldeko gainerakoekin eta zuzendaritza taldeko ordezkari batekin.

Ikasleen zalantzak kurtsoa hasi aurretik argitzea da helburua, hau da, zikloaren egutegia eta bertaratu beharreko jarduerak, tutoretza orduak, ezagutzen gaineko probak, metodologia, ebaluazioa, moduluen baliozkotze-aitortza eta salbuesteak eta, oro har, kurtsoaren funtzionamendua.

2.2. Programazioak.

Urrutiko Lanbide Heziketan irakasten duten irakasleek ikasturte hasieran moduluaren programazioa eta laburpen bat jarri behar dute plataforman ikasleen eskura, haiek ikusteko moduan.

Programazioan, indarreko araudian jasotzen diren atalak ez ezik, moduluko jarduera presentzialen nahiz online jardueren saioak noiz izanen diren ere adierazi behar da.

Urrutiko moduluen kasuan, modulua ematen duten irakasleek ikasturte hasierarako prest izan behar dute edo, bestela, eguneratuta eduki, plataformaren bidez ikasturtean zehar eginen diren jardueren gida didaktikoa.

2.3. Metodologia.

Irakasle-tutoreak garaiz planifikatuko ditu lan unitate bakoitza hasteko eta bukatzeko egunak, bai eta noiz ireki eta itxiko diren unitate bakoitzeko jarduerak.

Lan unitatea ireki aurretik, irakasle-tutoreak ziur egon beharko du ikasleek eskura ditzaketen elementuak prest daudela eta akatsik gabe. Akatsen bat atzemanez gero, haren berri emanen dio zikloko koordinatzaileari, hark Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren plataformako administratzaileari jakinarazteko.

Diren bezalakoak izateagatik, gelan praktikak egitea eskatzen duten moduluetako irakasle-tutoreek saio praktiko presentzialak antolatuko dituzte helburu horrekin. Garaiz emanen da saio horien berri, eskura dauden baliabide guztiak baliatuta, zabaltzen direla bermatzeko.

Ez da inoiz posta elektronikoa erabiliko, ez eta plataformatik kanpoko bestelako tresnarik ere, lanak igortzeko eta zuzentzeko. Kalifikatu beharreko jarduera guztiak behar bezala jasota egonen dira plataforman, eta horren konfigurazioak uneoro emanen dio aukera ikasleari lortu duen kalifikazioan, igortzen duen lanean eta zuzentzailearen oharretan sartzeko.

Irakasle-tutore batek gidatuko du modulu bakoitza, eta dagokion zikloko koordinatzaileak gainbegiratuko.

2.4. Ebaluazioa.

Irakasle-tutorea arduratuko da ematen duen moduluko kurtsoari dagokion kalifikazio liburua antolatzeaz eta kudeatzeaz. Programazio didaktikoan duten banaketaren arabera bilduko ditu ebaluazioaren elementuak tresna horretan, eta kontatzen ez dutenak ezkutatuko ditu. Beharrezko konfigurazioa aplikatuko du, ikasleak itxaron gabe kontsulta dezan zer kalifikazio lortu dituen ebaluatzen diren elementuetan.

2.5. Irakasleen ordutegia.

Irakasleei Lanbide Heziketaren urrutiko online modalitatearen eremuan eginkizunak betetzeko esleitzen zaizkien orduak haien irakastorduen parte izanen dira, eta, nahitaezkoa izanen dute ordu horietan ikastetxean egotea.

Ikasketa horiek ematen diren ikastetxeetan irakastordu komun bat gutxienez ere ezarriko da astean, urrutiko online modalitateko LHko ziklo bakoitzean irakasten duten irakasle guztientzat, ikastetxe bakoitzeko ordutegia kontua hartuta. Bertan, antolatzen diren irakasle taldearen aldian aldiko bilerak eginen dira, zikloari lotutako alderdi aipagarriak lantzeko: besteak beste, prestakuntza, irizpide metodologiko komunak, ikasketen bilakaera. Zikloko koordinatzaileak gidatuko ditu aldian aldiko bilerak.

Ikastetxeetako zuzendaritzek toki komunak prestatu beharko dituzte ikastetxean, bai eta beharrezko baliabideak ere, irakasleek ikasketa horien koordinazioa eta jarraipena egiteko modua izan dezaten.

2.6. Material didaktikoak.

Modalitate hau ematen duten irakasleek Nafarroako urrutiko LHko Moodle plataforman jasota egonen diren berariazko material didaktikoak eta jarduera proposamenak erabiliko dituzte, nahiz irakasleen laguntzarako materiala prestatua izan curriculum edukien zenbait alderdi osatu, eguneratu, handitu eta hobetzeko; material hori irizpide hauen arabera beharko da prestatu:

a) Kurtsoaren egitura mantentzea.

b) Jatorrizko edukiak plataforman mantentzea, ikasleek ez ikusteko moduan.

c) Materiala prestatzea; norberak sortutakoa izan beharko du edo/eta erabilera librerako lizentziarekin, hezkuntza helburuetarako.

Irakasleek prestatutako materiala argitaratzeko, zikloko koordinatzaileak “Curriculum materialen argitalpena” izeneko dokumentua igorri beharko du, behar bezala betea, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera. Hementxe dago dokumentu hori:

https://goo.gl/eaplJe

Edukietan atzematen diren akatsak inprimaki honen bitartez jakinaraziko dituzte irakasleek:

https://goo.gl/1YD7Xi

Zikloetako koordinatzaileek plataformako material didaktikoa presta dadin indartuko dute, dauden edukiak egokituta edo/eta eguneratuta. Ikasturtean zehar, irakasle taldeak bilerak eginen ditu ikastetxean bertan irizpideak zehazteko eta bateratzeko. Horien helburua ikasleen jarraipena egitea eta haiei arreta ematea da, eta, horretarako, honako hauek landuko dituzte aipatu bileretan: arreta irizpideak, materialen hobekuntza eta sorkuntza, eta kurtsoen formatua. Bestalde, ikastetxeko koordinatzaileak bilera horien akta eginen du, bai eta zikloaren amaierako memoria bat ere, Nafarroako Urrutiko Lanbide Heziketaren plataforman jartzeko. Orobat, Hezkuntza Departamentuak aldian aldiko bileretara deituko ditu zikloko koordinatzaileak, funtzionamendurako jarraibide orokorrak ezartzeko helburuarekin.

3.–Lanbide Heziketa Duala.

Behin EAOn argitaratu ondoren Lanbide Heziketa Dualaren hezkuntza esparruko oinarrizko beharkizunak eta baldintzak ezartzen dituen errege dekretua, zeinaren proiektua tramitatzen ari baita Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, araudi berri bat prestatuko da, Lanbide Heziketa Duala erregulatuko duena Nafarroako Lanbide Heziketako heziketa zikloetan; besteak beste, honako alderdi hauek arautuko ditu: modalitate honen antolamendua (garapena, modalitateak, ezaugarriak eta iraupena), enpresen eta tutoreen beharkizunak ikastetxean eta enpresan, eta ikasleen ebaluazioari buruzko alderdiak.

2017-2018 ikasturterako, jarraibide hauen arabera garatuko dira Lanbide Heziketa Dualaren proiektuak:

3.1. Lankidetza hitzarmenak enpresekin.

Ikastetxeak lankidetza hitzarmen bat izenpetuko du Lanbide Heziketa Dualeko proiektuan parte hartzen duen kasuan kasuko sektoreko enpresa bakoitzarekin.

3.2. Prestakuntza programak.

Azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuaren 30. artikuluarekin bat, prestakuntza programa bat erredaktatuko da, parte diren lanbide modulu bakoitzaren programazioak bilduko dituena. Ikastetxean modulu bakoitzaren irakasle titularrak prestatuko du, ukitutako enpresen arduradunekin elkarlanean.

Programazioek, gutxienez, honako hauek bilduko dituzte: lanbide moduluei dagozkien ikasketa emaitzak lortzeko ikastetxean eta enpresan egin beharreko jarduerak; haien iraupena; ikasleek egiten duten jardueran informazioa biltzeko dituzten tresna eta prozedurak; eta hura ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak.

Nolanahi ere, programazio horiek prestakuntzaren ezaugarrietara egokituko dira, Lanbide Heziketa Dualaren dagokion proiektuan xedatzen denaren arabera, eta, gainera, goi mailako heziketa zikloen bigarren mailan, amaierako ebaluazioa egiteko deialdietarako ezarritako datak aurreikusi beharko dira, kontuan hartuta, betiere, goi mailako zikloetako ikasleek, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba egin nahi badute, 2018ko maiatzaren 18a izanen dutela azken eguna amaierako ebaluazioko kalifikazioak aurkezteko, salbu eta Lantokiko Prestakuntza moduluaren eta proiektuaren kasuan.

3.3. Tutoretzak.

Enpresan egiten den prestakuntzaren jarraipena egiteko ikastetxeko zuzendaritzak izendatzen duen tutoreak, Lanbide Heziketa Dualeko esperientziaren arduraduna den aldetik, programazioak gainbegiratu eta koordinatuko ditu, eta haren ardura izanen da enpresak, prestakuntza programaren tutore gisa aritzeko, izendatzen duen pertsonari helaraztea kasuan kasuko irakasle titularrek egiten dituzten lanbide moduluen programazioak. Orobat, haien garapena gainbegiratuko du.

Enpresak izendatutako tutorearekin biltzeko hilabeteko egutegia prestatu beharko du ikastetxeko zuzendaritzak izendatutako tutoreak. Bilera horien xedea prestakuntza jarduera koordinatzea izanen da, bai enpresakoa bai ikastetxekoa. Orobat, prestakuntza programari dagozkion moduluetako irakasleekin biltzeko egutegia prestatu beharko du, enpresan egiten diren prestakuntza jarduerei jarraipena egitea eta haiek ebaluatzea helburu.

3.4. Lantokiko Prestakuntza modulua.

Lanbide Heziketa Dualeko proiektuan parte hartzen duten heziketa zikloetan, Lantokiko Prestakuntza modulua ikasleak enpresan egiten duen jardueraren barrenean sartuko da, eta hura bukatu ondoren ebaluatu eta kalifikatuko da. Ikasturte batean edo bitan eginen da, Lanbide Heziketa Dualeko kasuan kasuko proiektuan ezarritakoari jarraikiz.

3.5. Proiektuaren modulua, antolaketa duala duten LOEren araberako goi mailako heziketa zikloetan.

Ikasleek prestakuntza zikloaren 2. kurtsoa hasten denetik aurrera egiten ahalko dute modulu hori, eranskin honen III. kapituluko 1. atalean modulu honetarako emandako jarraibideen arabera.

3.6. Lanbide moduluen ebaluazioa.

Lanbide Heziketa Dualeko proiektuari dagokion prestakuntza programarako izendatzen den ikastetxeko irakasleak ebaluazioa koordinatzeko ardura izanen du parte hartzen duten ikastetxeko irakasleekin eta enpresako tutoreekin.

Ikastetxean, modulu bakoitzaren irakasle titularrek honako hauek eginen dituzte:

a) Ikasleek enpresan jasotzen duten prestakuntza lortzen duten aurrerapena gainbegiratzea eta

b) Lanbide moduluen ebaluazioaren eta kalifikazioaren ardura izatea.

Enpresak izendatutako tutoreak lanpostuko jardunari buruz egindako txostena hartu beharko dute kontuan, hots, egindako jardueren emaitza jasotzen duena; orobat, enpresako prestatzaileen beste edozein ekarpen eta ikastetxeko tutoreak ikasleek enpresan egindako prestakuntzaren jarraipenari buruz jasotzen duen informazioa.

Nafarroako hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketa ebaluatzeko indarreko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Lanbide Heziketa Dualeko proiektu esperimentalean erabilitako deialdiak hartuko dira kontuan aurreko lerroaldean aipatutako indarreko araudian ezartzen diren deialdien gehieneko konputuaren ondorioetarako.

3.7. Lanbide Heziketa Dualaren egiaztagiriak.

Apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan ezarritako ebaluazio agirietan eta ikasketen ziurtagirietan, Lanbide Heziketa Dualari dagokion modalitatea “Lana-prestakuntza” dela adieraziko da.

4.–Sarbide ikastaroa: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 42.5 artikuluan zehazten diren borondatezko irakasgaiak.

Aurreikusita dago Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko eta onartua izateko baldintzak arautuko dituen Errege Dekretu bat argitaratzea. Dekretu horretan definitu eta arautuko dira, Estatu osorako, LOMCE legeak aipatzen dituen borondatezko irakasgaiak eta horiek gainditzeak dakartzan ondorioak.

Hori guztia kontuan hartuta, Hezkuntza Departamentuak sarbide ikastaro berri bat antolatzeko eta ezartzeko arauak emanen ditu 2017-2018 ikasturterako, errege dekretu horrek xedatzen duenari jarraituz.

Aipatu errege dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hasiko da ikastaro horretan onartzeko prozesua, seguruenik 2017-2018 ikasturtearen lehen hiruhilekoan.

III. KAPITULUA

Antolaketa alderdiak

1.–NL-NEZn profesionaltasun ziurtagirien eta/edo ziurtagiri partzial metagarrien eskaera tramitatzeko jarraibideak.

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasleek profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztagiri partzial metagarriak eskatzeko prozedura arautzen du.

Horretarako, komeni da honako jarraibide hauek nabarmentzea:

a) Eskaerak tramitatzea:

–Ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu itunduen kasuan, ikastetxe bakoitzak bere ikasleen profesionaltasun ziurtagiriak eta/edo egiaztagiri partzial metagarriak egiteko proposamena igorriko dio NL-NEZri, hala eskatu duten ikasleentzat, ondoren adierazten den dokumentazioarekin batera.

–Nafarroako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako zikloak eta programak emateko baimena duten entitateen, erakundeen eta ikastetxe pribatuen kasuan, zer ikastetxe publikori dauden atxikita, hara bidali beharko dituzte beren ikasleen eskaerak, ondoren adierazten den dokumentazioarekin batera. Gero, ikastetxe publikoek NL-NEZra bidaliko dituzte dagozkion profesionaltasun ziurtagiriak eta/edo egiaztagiri partzial metagarriak.

b) Honako hau da profesionaltasun ziurtagiriak eta/edo egiaztagiri partzial metagarriak egiteko proposamenarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduaren 2. eta 5. eranskinetan jasotako ereduekin bat, hurrenez hurren:

–Profesionaltasun ziurtagiriaren banakako eskaera eta/edo egiaztagiri partzial metagarrien banakako eskaera, kasuan-kasuan dagokiona, urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduaren 1. eta 4. eranskinetan jasotako ereduekin bat, hurrenez hurren.

–NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia.

–Ikasle bakoitzaren ziurtagiri akademiko ofiziala. Horretan, gainditutako lanbide moduluak eta egiaztatutako gaitasun unitateak agertuko dira, bai eta Lantokiko Prestakuntza moduluan edo Lantokiko Prestakuntza moduluko prestakuntza unitatean lortutako “gai” kalifikazioa ere, profesionaltasun ziurtagirian sartuta dagoen lanez kanpoko praktika profesionalen modulua gainditu izana egiaztatu ahal izateko.

c) Ikastetxeek irteera-erregistroa eman beharko diote “Profesionaltasun ziurtagiria egiteko proposamena” izeneko agiriari, eta, eransten den dokumentazio guztiarekin batera, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralen erregistroan edo Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan aurkeztuko dute.

d) Behin profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztagiri partzial metagarriak eman ondoren, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kasuan kasuko ikastetxeei bidaliko dizkie.

Nafarroako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako zikloak eta programak emateko baimena duten entitateen, erakundeen eta ikastetxe pribatuek, zer ikastetxe publikori dauden atxikita, handik hartuko dituzte dagozkion ziurtagiri eta egiaztagiriak, eta agiri horiek gordetzeko eta interesdunei entregatzeko ardura izanen dute, urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz.

2.–Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako prestakuntza egiaztatzea.

2.1. Erdi eta goi mailako zikloak.

Martxoaren 6ko 27/2017 Foru Aginduak arautzen du zer prozedura jarraitu behar den Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutakoarekin bat erdi eta goi mailako heziketa zikloak egiten dituzten ikasleek laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako prestakuntza egiaztatzeko.

Horretarako, komeni da honako jarraibide hauek nabarmentzea:

a) Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako prestakuntzaren ziurtagiria martxoaren 6ko 27/2017 Foru Aginduaren 1. eta 2. eranskinetako ereduei jarraituz emanen da, kasua zein den, ikaslea Lantokiko Prestakuntza modulua egiteko moduan dagoenean, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira. Kasuan kasuko ikasketa espedientean jasoko da noiz eman zen ziurtagiria.

b) Ikasleak zein ikastetxe publikotan edo pribatu itundutan gainditu duen Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa lanbide modulua, horretako idazkaritzak emanen du ziurtagiria.

c) Ikastetxe pribatuen kasuan, ikasleak zeinetan gainditu duen Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa lanbide modulua, hori atxikita dagoen ikastetxe publikoak emanen du ziurtagiria.

d) Ziurtagiriaren ifrentzuan, jasotako prestakuntzaren iraupena eta edukiak jasoko dira, eta horien artean, gutxienez, martxoaren 6ko 27/2017 Foru Legearen 1. eta 2. eranskinetakoak agertuko dira.

e) Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa izeneko lanbide modulua martxoaren 6ko 27/2017 Foru Aginduak indarra hartu aurreko ikasmailetan gainditu duten ikasleei laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako prestakuntza egiaztatzeko, interesdunak eskatu ondoan emanen du ziurtagiria ikastetxeak, zeinetan egin baitzen Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa lanbide modulua Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi edo goi mailako prestakuntza ziklo batean, aipatu foru aginduaren hirugarren artikuluan jasotzen denarekin bat.

f) Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa modulua baliozkotu duten ikasleei ez zaie emanen matrikulatu den zikloari dagokion laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailaren ziurtagiria.

Horrelakoetan, ziurtagirian jasoko den laneko arriskuen ordu kopurua zehazteko, kontuan hartuko den ordu kopurua hasiera batean egindako Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa moduluari dagokiona izanen da, modulua zer titulutan baliozkotzen den kontuan hartu gabe.

g) 2017-2018 ikasturtetik aurrera, hori barne, hurrengo heziketa zikloetan Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa modulua gainditzeak berarekin dakar laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailaren 50 orduko ziurtagiria jasotzea, martxoaren 6ko 27/2017 Foru Aginduaren 1. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz:

g1) Erdi mailako zikloak:

–Natur ingurunearen aprobetxamendua eta zainketa.

–Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta.

–Zurgintza eta altzarigintza.

–Karrozeria.

–Konformazioa metalen eta polimeroen moldeaketa bidez.

–Elikadura-produktuak prestatzea.

–Osasun-larrialdiak.

–Larrialdiak eta babes zibila.

–Estetika eta edergintza.

–Hondeaketak eta zundaketak.

–Farmazia eta parafarmazia.

–Inprimaketa grafikoa.

–Beroa sortzeko instalazioak.

–Hozteko eta girotzeko instalazioak.

–Lorezaintza eta loregintza.

–Ile-apainketa eta ilearen kosmetika.

–Planta kimikoa.

–Soldadura eta galdaragintza.

–Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioa.

g2) Goi mailako zikloak:

–Anatomia patologikoa eta zitodiagnostikoa.

–Gorputz eta kirol jardueren animazioa.

–Sukaldeko zuzendaritza.

–Haur Hezkuntza.

–Estetika integrala eta ongizatea.

–Abeltzaintza eta abere osasuneko laguntza.

–Basoa eta natur ingurunea kudeatzea.

–Aho-hortzetako higienea.

–Diagnostikorako eta medikuntza nuklearreko irudia.

–Laborategi kliniko eta biomedikoa.

–Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia.

–Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

–Paisajismoa eta landa ingurunea.

–Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea.

–Hortz protesiak.

h) Aurreko ataleko zerrendan jasota ez dauden gainerako heziketa zikloetan Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa modulua gaindituz gero, 30 orduko ziurtagiria emanen da, dagozkion curriculumak egokitu arte, martxoaren 6ko 27/2017 Foru Aginduaren 2. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz. Eskaintzen diren gainerako tituluen kasuan, ordu kopurua jaitsiz joanen da pixkanaka.2.2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak.

Bat etorriz otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 11.5 artikuluan ezarritakoarekin, bai eta ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren 14. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin, baldin eta ikasleek Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza unitatea gainditzen badute (Lantokiko Prestakuntza moduluan sartuta dago), orduan laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailaren 30 orduko ziurtagiria jasoko dute, martxoaren 6ko 27/2017 Foru Aginduaren 2. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz.

3.–Proiektu modulua.

2017-2018 ikasturtean araudi berri bat prestatuko da, Lanbide Heziketako heziketa zikloetako proiektuaren modulua arautuko duena. 2017-2018 ikasturtean, hurrengo jarraibideen arabera garatuko da asteko ordutegian irakastorduak esleituta ez dituen proiektuaren modulua:

3.1. Aurkeztu beharreko proiektuaren ezaugarriak.

Taldean edo banaka prestatzen ahalko da proiektua; taldean eginez gero, hiru ikasle izanen dira gehienez ere.

Zein den heziketa zikloa, horren arabera sailkatzen ahalko dira proiektuak mota hauetako batean:

a) Kasu praktikoak ebazteko proiektua: heziketa zikloari lotutako produktua, zerbitzua edo instalazioa diseinatu eta gauzatzeko kasu erreal bat planteatuko da, eta ikaskuntzaren metodologia berriak aplikatuz garatu beharko da (elkarlaneko ikaskuntza, proiektuen bidez edo problemak ebatziz).

b) Berrikuntza proiektua: produktu berri bat garatuko da, produkzio sistema, garapen teknologikoa, ahal dela.

c) Ekintzailetza proiektua: bideragarritasun azterlanak egitera bideratuko da, merkadoteknia, prozesu bat edo negozio ideia bat abian jartzea.

d) Proiektu dokumental-bibliografikoa: berriki argitaratu diren lan zientifiko-teknikoen azterketa eta iruzkin kritikoa egitera bideratuko da, heziketa zikloarekin zerikusia duen gaurkotasuneko gai berariazko bati buruz edo tituluarekin zerikusia duen eremuan izandako bilakaera teknologikoari buruz.

Proiektu horiek ikastetxearen jarduketa eremuaren lanbide sektoreko enpresekin eta erakundeekin elkarlanean egiten ahalko dira.

3.2. Proiektuaren moduluko irakasleak eta haien eginkizunak.

Proiektuaren modulua antolatu, garatu, jarraipena egin eta ebaluatzeko ardura duten irakasleek eginen dute irakaslana heziketa zikloaren bigarren ikasmailan, haiek izanen dute zikloko gutxieneko ikasketak ezartzen dituen Errege Dekretuak finkatzen duen irakasteko eskudantzia, eta ordutegitik libre geldituko dira hirugarren hiruhilekoan, ikasleak lantokiko prestakuntzaren modulua egiten ari direlako.

Proiektuak irakasleen artean banatuko dira; bakoitzak zer ordu murrizketa duen, horren arabera. Irakasle talde horrek proiektuen gaiak eta haiek ebaluatzeko irizpideak ezarriko ditu, eta proiektua ikasleei esleituko die.

Hauexek dira proiektuaren modulua antolatu, garatu, jarraipena egin eta ebaluatzeko ardura duten irakasle horien eginkizunak:

–Batera eta adostuta prestatzea proiektuaren moduluaren programazioa.

–Proiektuaren moduluaren irakasle titularra izendatzea. Adostasunik ez bada, ikastetxeko zuzendariak izendatuko du proiektuaren moduluaren irakasle titularra.

–Ikasleak orientatu, zuzendu eta gainbegiratzea proiektua planifikatu eta gauzatzen, bai eta proiektua aurkezten ere, halakorik bada.

–Proiektuaren modulua ebaluatu eta kalifikatzea, aldez aurretik ezarrita diren ebaluazio irizpideen arabera.

3.3. Proiektuaren modulua garatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

Batera eraman beharko dira banakako tutoretza zein taldekoa proiektuaren modulua garatzeko eta hari jarraipena egiteko. Horretarako, lantokiko prestakuntzaren modulua egiten duen epean ikasleak ikastetxera etortzen diren egunak baliatuko dira, bai eta teknologia berrien erabilera ere komunikatzeko, jarraipena egiteko eta zalantzak argitzeko.

Proiektuaren modulua antolatu, garatu, jarraipena egin eta ebaluatzeko ardura duten irakasleek, hirugarren hiruhilekoan, beren asteko irakastorduetatik gutxienez ere ordubete erabili beharko dute proiektuaren moduluari arreta emateko eginkizunetan.

4.–Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako Lanbide Heziketako ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) arabera ezarritakoetara pasatzea.

Titulu berriak ezartzeko prozesuan, zeinean LOGSEko curriculumaren eta LOEko curriculumaren araberako mailak batera izanen baitira ezinbestean, egoera horrek sortzen dituen egoera bereziak jarraian azaltzen diren ataletan jasotako xedapenen arabera konponduko dira.

4.1. 2016-2017 ikasturtean LOGSEko zikloen lehen maila egin duten ikasleak (ziklo horien ordez, LOEko ziklo berriak ezarriko dira 2017-2018 ikasturtean).

a) LOGSEko zikloetako lehen maila egin baina bigarren mailara igarotzen ez diren ikasleak.

LOGSEko curriculumeko lehen maila egin eta LOGSEren araberako teknikari eta goi mailako teknikari tituluen bigarren mailara igarotzerik ez duten ikasleek LOEren ondorioz ezarritako curriculum berriaren arabera jarraitu beharko dute heziketa zikloa. Hala dagokionean, bidezkoak diren lehen mailako moduluak balioztatuko zaizkie, eta ziklo berriko gainerako moduluak egin beharko dituzte. Kasu horretan, ikasleek deialdi kopuru hau edukiko dute modulu bakoitzeko:

a1) LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera, baldin eta gainditu ez badira, LOGSEren araberako heziketa zikloko mailan edo mailetan ahitu diren deialdiak ondorio guztietarako ahitutzat joko dira. Beraz, ikasleek apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan ezarritako deialdi kopurua izanen dute, hau da, lau deialdi arrunt eta aparteko deialdi bat.

a2) Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikasleek lau deialdi arrunt eta aparteko deialdi bat izanen dituzte modulu bakoitzeko, apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan ezarritako moduan.

b) LOGSEko zikloetako lehenbiziko maila egin ondoren, maila horretako moduluren bat gainditu gabe bigarren mailara igarotzen diren ikasleak.

LOGSEko curriculumeko lehen maila egin duten ikasleek moduluren bat gainditu gabe utzi eta LOGSEren araberako teknikari eta goi mailako teknikari tituluen bigarren mailara igarotzerik badute, LOGSEko curriculumaren arabera jarraituko dute heziketa zikloa. Halakoetan, ikastetxeak behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu, lehenbiziko mailan utzitako moduluak gainditu ahal izateko gelditzen zaizkien deialdietan gainditzeko modua izan dezaten, gaur egun egiten den bezala.

4.2. 2016-2017 ikasturtean LOGSEko zikloen bigarren maila egin duten ikasleak (ziklo horien ordez, LOEko ziklo berriak ezarri ziren 2016-2017 ikasturtean).

a) LOGSEko zikloetako 2. mailako ikasleak, 2. mailako modulu guztiak gainditu gabe uzten dituztenak.

LOGSEko zikloetako bigarren maila egin eta maila horretako modulu guztiak gainditu gabe uzten dituzten ikasleek LOEren ondorioz ezarritako curriculum berriaren arabera jarraitu beharko dute heziketa zikloa. Hala badagokio, bidezkoak diren lehen mailako moduluak balioztatuko zaizkio, eta kasuan kasuko mailako (dela lehenengoa dela bigarrena) gainerako moduluak egin beharko dituzte LOEko heziketa zikloaren arabera.

Deialdi kopuruari dagokionez, eranskin honen 4.1.a1) eta 4.1.a2) oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio. Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOEren araberakoa izanen da.

b) LOGSEko zikloetako 2. mailako ikasleak, 2. mailako moduluren bat gainditu gabe uzten dutenak.

LOEko curriculumaren bidez ordeztu den LOGSEko ziklo bateko bigarren maila egin duten ikasleek bigarren mailako moduluren bat (ez guztiak) gainditu gabe utzi badute, honako aukera hauek izanen dituzte:

b1) Hurrengo bi ikasturteetan LOGSEko curriculumaren arabera jarraitzea heziketa zikloa, honako xedapen hauetan adierazten den moduan:

–Titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, baldin eta gainditu ez badira, LOEren araberako heziketa zikloaren curriculum berria osatzen duten lanbide moduluen klaseetara joan beharko dute ikasleek, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

–Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikastetxeak ahal diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu ikasleei kasuan kasuko moduluak gainditzen laguntzeko, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko zaizkie. Aipatutako baliabide horien artean, ikastetxeak erabaki dezake ikasle horiek LOEko curriculum berriko lanbide moduluen klaseetara joan behar dutela, baldin eta horien edukiek, ikaskuntza emaitzek eta ebaluazio irizpideek gainditu gabe utzi dituzten LOGSEko modulua(k) gainditzen laguntzen baldin badiete.

Halaber, ikasleak, bigarren mailako moduluez gain, lehenbiziko mailako batzuk ere gainditzeke dituenean, 4.2.b1) azpiatalean ezarri dena aplikatuko da.

Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOGSEren araberakoa izanen da.

b2) LOEren ondorioz ezarritako curriculum berriaren arabera jarraitzea heziketa zikloa. Horrek berarekin dakar, bidezkoak diren modulu balioztatzeak egin ondoren, ikasleek LOEko curriculum berria osatzen duten gainerako modulu guztiak egin behar izatea, dela lehenengo mailan dela bigarrenean.

Deialdi kopuruari dagokionez, eranskin honen 4.1.a1) eta 4.1.a2) oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio. Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOEren araberakoa izanen da.

LOGSEko ziklo bateko bigarren maila egin duten ikasleen kasuan, LOGSEko ziklo horren ordez LOEko curriculumaren araberako zikloa oraindik ezarri ez duen ikastetxe batean ikasi badute eta maila horretako moduluren bat (ez guztiak) gainditu gabe utzi badute, honako hau egin beharko dute:

b3) LOGSEko curriculumaren arabera bukatzea heziketa zikloa, LOEko curriculumak LOGSEko ziklo hori ordeztu duen beste ikastetxe batean, honako xedapen hauen arabera antolatuta:

–Titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, baldin eta gainditu ez badira, LOEren araberako heziketa zikloaren curriculum berria osatzen duten lanbide moduluen klaseetara joan beharko dute ikasleek, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

–Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikastetxeak ahal diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu ikasleei kasuan kasuko moduluak gainditzen laguntzeko, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko zaizkie. Aipatutako baliabide horien artean, ikastetxeak erabaki dezake ikasle horiek LOEko curriculum berriko lanbide moduluen klaseetara joan behar dutela, baldin eta horien edukiek, ikaskuntza emaitzek eta ebaluazio irizpideek gainditu gabe utzi dituzten LOGSEko modulua(k) gainditzen laguntzen baldin badiete.

Halaber, ikasleak, bigarren mailako moduluez gain, lehenbiziko mailako batzuk ere gainditzeke dituenean, 4.2.b1) azpiatalean ezarri dena aplikatuko da.

Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOGSEren araberakoa izanen da, hasitako curriculumarekin bat.

4.3. 2016-2017 ikasturtea bukatuta, LOGSEko zikloren bat gainditu gabe duten ikasleak (ziklo horien ordez, LOEko ziklo berriak ezarri baziren 2015-2016 ikasturtean).

LOGSEko bigarren maila egin duten ikasleek moduluren bat gainditu gabe utzi badute lau deialdi arruntak ahitu gabe, LOGSEko zikloko 2. mailan jarraituko dituzte beren ikasketak, honako xedapen hauetan adierazten den moduan:

–Titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, baldin eta gainditu ez badira, LOEren araberako heziketa zikloaren curriculum berria osatzen duten lanbide moduluen klaseetara joan beharko dute ikasleek, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

–Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikastetxeak ahal diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu ikasleei kasuan kasuko moduluak gainditzen laguntzeko, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko zaizkie. Aipatutako baliabide horien artean, ikastetxeak erabaki dezake ikasle horiek LOEko curriculum berriko lanbide moduluen klaseetara joan behar dutela, baldin eta horien edukiek, ikaskuntza emaitzek eta ebaluazio irizpideek gainditu gabe utzi dituzten LOGSEko modulua(k) gainditzen laguntzen baldin badiete.

Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOGSEren araberakoa izanen da.

4.4. LOGSEko zikloak gainditu gabe dituzten ikasleak, LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua, 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan hasia, bukatu ondoren.

Ikastetxeek egoera horretan dauden ikasleen berri eman beharko diote Lanbide Heziketaren Zerbitzuari. Kasu horietan, ikasle horientzat aparteko deialdi berariazko bat eginen da 2017-2018 ikasturtean, LOGSEko kasuan kasuko teknikari edo goi mailako teknikari titulua lortu ahal izateko.

4.5. LOGSEko zikloak gainditu gabe dituzten ikasleak, LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua, 2009-2010, 2010-2011, 2011-2012 eta 2012-2013 ikasturteetan hasia, bukatu ondoren.

Ikastetxeek egoera horretan dauden ikasleen berri eman beharko diote Lanbide Heziketaren Zerbitzuari. Ikasle horiek teknikari titulua edo goi mailako teknikariarena lortu nahi izatera, LOEko titulua bakarrik lortzen ahalko dute; kasu horretan, bidezko baliozkotzeak tramitatu ondoren, falta dituzten moduluak gainditu beharko dituzte LOEren curriculumaren arabera. Ikasle horientzat aparteko deialdi berariazko bat eginen da 2017-2018 ikasturtean, LOEko kasuan kasuko teknikari edo goi mailako teknikari titulua lortu ahal izateko.

5.–Antolaketa neurriak.

Ikastetxeen sare publikoaren funtzionamendua hobea izateko, ondoren azaltzen diren antolaketa alderdiak kontuan hartu behar dira.

5.1. Lanaldia.

225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren menpeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, beren eginkizunen ezaugarrietara egokitua.

Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lanegunetan, egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea egin beharko dute irakasleek.

5.2. Zuzendaritza taldeen koordinazioa.

Ikastetxe bateratuen arteko koordinazioa hobetzeko eta programetan parte-hartzea areagotzeko, zuzendariak astearte eta ostegun goizak libre edukiko ditu, irakastordurik gabe, ikastetxearen aukeren arabera.

5.3. Irakasleak lanera ez agertzea.

Aldi baterako ezintasun batengatik irakaslea lanera agertzen ez denean ikastetxe bateratuko zuzendaritzak egin behar duen kontrola Hezkuntza Departamentuko web-orrian ezarritakoari jarraituko zaio:

http://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/incapacidad-temporal

Baja agiria Hezkuntza Departamentuan aurkezten bada, agiriaren kopia bat aurkeztu edo bidali beharko da ikastetxe bateratura, ahalik eta lasterren, bertan bajaren eta altaren datak zehatz-mehatz jakin ditzaten. Agiria bidali ordez, telefonoz jakinarazten ahalko da, baldin eta ikastetxe bateratuko zuzendaritzaren iritziz salbuespenezko egoera bat gertatzen bada, ez bestela.

Irakaslea agertzen ez bada, hutsegiteen egiaztagiriak lanera itzultzen den egunean berean aurkeztu beharko zaizkio zuzendaritzari. Falten egiaztagiria aurkezten ez bada irakaslea ikastetxera itzultzen den egunetik hasita 2 egun naturaleko epean, zuzendaritzak horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, indarreko araudian ezarri bezala jokatzeko. Irakasleari ere jakinaraziko zaio idatziz.

5.4. Guardiak Lanbide Heziketan.

Ikastetxeetan ematen diren Lanbide Heziketako ikasketak honako hezkuntza etapa hauei dagozkie:

–Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak.

–Lanbide Heziketa Bereziko zikloak.

–Derrigorrezko hezkuntzaren ondokoa: erdi mailako heziketa zikloak.

–Goi mailako hezkuntza: goi mailako heziketa zikloak.

Irakasleak huts eginez gero, guardiak antolatzeko sistema bat ezarri beharko du ikastetxeak, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako eta erdi mailako heziketa zikloetako ikasleak norbaitekin egonen direla bermatzeko. Goi mailako zikloetan irakasleak huts eginez gero, ikastetxeko zuzendaritzak aukera izanen du guardia jarriko den edo ez erabakitzeko.

Guardiako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik zaintzailerik ez duten ikasleei kasu egitea.

Irakaslea lanera ez agertzea aurreikusita badago, egin beharreko jarduerak ikasketaburuarekin koordinatuko ditu irakasleak.

b) Korridoreetan ordena zaintzea, eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.

c) Bere guardia orduetan sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, eta, ikastetxe bateratuko norbait mediku beharrean gertatuz gero, behar diren jarduketak egitea eta ikasketaburuari horren berri ematea lehenbailehen.

d) Bere guardia orduetan irakasleren bat berandu iristen bada edo agertzen ez bada eskoletara, guardia txandetara, liburutegira edo bestelako jardueretara, horren berri ematea ikasketaburuari, idatziz.

e) Zuzendariak bere eskumeneko esparruan agintzen dion beste edozein eginkizun.

Zuzendaritzak baimena eman dezake irakasleren baten guardia orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzeko, baldin eta guardia ordu guztiak beteta badaude.

Gertatuko balitz ikastetxeak ezarritako guardiako irakasleek guardiaren bat estaltzerik ez izatea, ikasketaburuak irakasle bat izenda dezake guardia hori egiteko.

5.5. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

a) Gaitasun digitala eta hezkuntzako teknologia.

Hezkuntza Departamentuak aurreko urteetan martxan jarritako beste neurri batzuk sustatzen jarraituko du, hala nola banda zabal ultrazkarra hedatzeko plana, ikastetxeetan informatikako mantentze-lanetako ofizialak ezartzea eta ekipamendua eskuratzeko mekanismoak.

Aurrekoaz gain, ikastetxeek ILZen langileen aholkularitza didaktikoa izanen dute, bereziki hezkuntzako teknologien aholkulariena.

b) Informatikako mantentze-lanak.

Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalaren menpeko informatikako mantentze-lanetako ofiziala duten ikastetxeetan, teknologia berrien arduradunak ondoko helburuak izanen ditu:

–Google Apps, Blogs, Sites, Moodle, Classroom eta antzeko tresnen erabilera sustatzea eta gainerako irakasleei aholku eta laguntza ematea.

–Ikastetxean informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko prestakuntza plan bat diseinatu eta gauzatzea, gidak eta tutorialak prestatuta.

–Sostengua ematea irakasleei software-ari buruzko gaietan (aplikazioak eta sistema eragileak).

–Ikastetxeko webgunea, intraneta, Moodle ikastaroak eta argitalpen elektronikoak kudeatzea.

–Informazioa trukatu ahal izateko behar diren baliabideak kudeatzea (Drive-ko karpeta partekatuak, NASa, biltegirako zerbitzaria, eta abar), irakasleen eta departamentuen arteko elkarlana sustatzeko.

Bestalde, mantentze-lanetako ofiziala arduratuko da ikastetxeko osagai informatiko guztien funtzionamendu egokiaz, eta ondokoak hartuko ditu bere gain:

–Hardwarea: ekipoen mantentze-lanak, matxurak konpontzea, inbentarioa kudeatzea eta ekipamendu berriak instalatzea.

–Softwarea: ekipoak prestatu eta konfiguratzea, gorabeherak konpontzea eta aplikazioak eta sistema eragileak instalatzea.

–Segurtasuna: ikastetxeko ordenagailuen eta wifiaren pasahitzak zaintzea, antibirusa instalatu eta eguneratzea, birusa garbitzea eta identifikatzea noiz erabiltzen den sarea behar ez bezala edo segurtasunik gabe.

–Ikastetxeari aholkua eta sostengua ematea ekipoak nahiz softwarea erostean.

–Hezkuntza Departamentuaren jarraibideak aplikatzea hezkuntza berrikuntzaren programak, proiektuak eta ekintzak ezarri, antolatu eta garatzean, informazioaren eta komunikazioaren teknologien esparruarekin lotuta badaude.

Hezkuntza Departamentuan bada Erabiltzaileei Laguntzeko Zentro bat (CAU), eta hartara jo dezakete irakasle guztiek gorabehera informatikoak gertatzen zaizkienean.

Era berean, bada mantentze informatikoa egiteko kontratu bat ere, ekipo informatikoetako hardwarearen arazoak konpontzeko (ordenagailuak, proiektagailuak, arbel digitalak, inprimagailuak, monitoreak eta abar), bai eta sistema eragilearenak ere. Kontratu horretan jasota dago hondatutako piezak ordeztea, eta are ekipo osoak ere, ikastetxearentzat inongo kosturik izan gabe. Horri buruzko informazioa PNTEren webguneko dagokion atalean dago: http://goo.gl/xUV3tz.

Arestian aipatutako CAU arduratuko da irakasleek jakinarazitako gorabeherak kudeatzeaz eta konpontzeaz, mantetze-lanetarako aipatu kontratuaren bidez edo beste edozein bide baliatuz, ahalik eta denbora gutxienean eta modurik egokienean.

c) Ekipamendu informatikoa erostea.

Hezkuntza Departamentuan, ekipamendu informatikoa erosteko eskumena Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalari eman zaio orain.

Ikasturte hasierarako, asmoa da indarrean egotea hornitzaileak nahiz ekipo informatikoak homologatuko dituen esparru hitzarmen bat (esan nahi baita: ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, monitore interaktiboak, arbel digitalak, ChromeBooks, etab.).

Horrek erosketa prozesuak erraztuko ditu, eta ikastetxeetarako egokienak iruditzen diren ekipoak erosteko aukera emanen du, eta ahalik eta prezio onenean. Era berean, ekipamendua ahal den eta homogeneoena izatea lortuko da horrela.

Non eta ez duen Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalak salbuespenik baimentzen, ekipo homologatuen zerrendan egon behar du bai Hezkuntza Departamenduak hornitzen duen ekipamendu informatikoak bai ikastetxeek berek erosten duten ekipamenduak. Horrela izan ezean, ez da zerbitzurik emanen ekipo horien gainean.

d) Softwarea.

Gogorarazten da ikastetxeek obligazioa dutela ekipoetan erabiltzen duten eta haietan instalatuta dagoen softwarea legezkoa dela ziurtatzeko.

Obligazio hori zuzendariari dagokio, araudiak ematen dizkion eskumenekin bat.

Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak software librea erabiltzea gomendatzen du, baldin eta posible bada eta beharrei erantzuten badie. Gertatuko balitz ikastetxeren batek software jabeduna erabiltzea ekiporen batean, dagokion lizentzia izan beharko du, bai eta lizentzia hori egiaztatzen duen dokumentazioa ere. http://goo.gl/xUV3tz.5.6. Ordutegi osagarria. Nahitaezko prestakuntza.

Irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatzen dituen 225/1998 Foru Dekretua aldatzen duen ekainaren 20ko 27/2012 Foru Dekretua onetsi ondoren, irakasleek ikastetxe bateratuko jardueretan ematen dituzten 25 ordu presentzialek bat eginen dute ikasleen eskola-orduekin.

Hilean konputatuko dira asteko ordu osagarriak, instituzio planifikazioaren tresnak prestatu edo berraztertzearekin ikusteko duten lanak egitekoak, bai eta prestakuntza jarduerakoak ere.

Nahitaezko prestakuntzarako urtean dauden 35 orduak bi multzotan sailkatuko dira: ikastetxearen prestakuntza instituzionala eta norberaren prestakuntza. Hori horrela, ikastetxeek prestakuntza instituzionalaren programa bat ezarriko dute ikastetxeko irakasle guztientzat. Prestakuntza horrek, urtean, 12 ordu iraunen du gutxienez. Ikastetxearen prestakuntza planean jasoko dira haren edukia eta ikasturteko ordu banaketa; zuzendaritza taldeak finkatuko eta antolatuko ditu, kontuan hartuta Lanbide Heziketaren Zerbitzuak proposatzen dituen lerro eta sare estrategikoak eta titulu berriak ezartzetik sortzen diren beharrak, bai eta hobekuntza planetik sortutako beharrak ere. Programa hori lehentasunezkoa izanen da, eta irakasle guztiek nahitaez egin beharko dute. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du behar bezala betetzen den.

Ikastetxe batean lanean ari diren irakasle guztiek ikastetxean dauden bitartean programatzen diren prestakuntza instituzionaleko jarduera guztiak egin beharko dituzte, non eta ikasturte berean ez duten bete beste ikastetxe batean prestakuntza instituzionaleko gutxieneko denbora, hots, hamabi ordu. Kasu horretan, behar den egiaztagiria aurkeztu beharko diote ikastetxeko zuzendaritzari, prestakuntza mota eta egindako ordu kopurua adierazita. 12 prestakuntza ordu baino gutxiago egiaztatzen baditu, irakasleak, gutxienez, 12 ordu bete arte falta zaizkion orduak egin beharko ditu.

Ikasturte bakoitzean prestakuntza instituzionala nahitaez bete beharrekoa bada ere, norberaren prestakuntza bi ikasturteko epean egin daiteke, baldin eta bi urte horietan prestakuntzan emandako orduen kopuruak betetzen badu arestian ezarritakoa.

Prestakuntza instituzionaltzat joko da Lanbide Heziketaren Zerbitzuak gidatutako sareetan parte hartzea, hala nola, LHko metodologia aktiboen sarean parte hartzea. Prestakuntza instituzionaltzat hartzen ahalko da, halaber, beste sare eta programa batzuetan parte hartzea, zuzendaritza taldearen lidergopean, bai eta hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta hobetzeko kontratu-programetan parte hartzea ere.

Orobat, lan hauek egiteko orduak erreserbatuko dira:

–Irakasle taldeek koordinazio horizontaleko saioak egin ditzaten, ebaluazio saioez gain. Saio horiek zuzendaritza taldeak zehaztuko ditu. Toki berezia hartuko du lehenengo koordinazio bilerak, ikasleei irakasteko jarduerak hasi baino lehen egiten denak. Ildo honetan, bereziki garrantzitsuak izanen dira Oinarrizko Lanbide Heziketako lehen ikasmailako ikasleak koordinatzeko bilerak.

–Proiektuetan oinarrituriko ikaskuntzaren metodologia aplikatzearren, irakasle taldeak koordinatzeko saioak egin ditzaten.

Prestakuntza instituzionalaren planak hala eskatzen duenean, irakasleen taldeak horizontalki koordinatzeko saioetarako orduak prestakuntza ordutzat hartzen ahalko dira, ikastetxeko zuzendariak horren berri izan ondoren oniritzia ematen badu.

5.7. Departamentuko burutza.

Departamentu bakoitzeko buruak Erregelamendu Organikoan eta 258/1998 Foru Aginduan aipatzen diren eginkizunak bere gain hartuko ditu, eta, horretaz gainera, 2017-2018 ikasturterako departamentuko urteko lan plana gidatu eta garatzeaz arduratuko da; plan horretan, zuzeneko eta zeharkako eragina duten hobekuntza arloen gaineko jarduketak sartuko dira. Gainera, behar denean, adituak edo profesional espezialistak kontratatzeko probak antolatu beharko ditu. Halaber, irakasle espezialistei esleitutako moduluetan egin beharreko amaierako ebaluazioko proben arduraduna izanen da, baldin eta kasuan kasuko profesional espezialistaren izendapen edo kontratu alditik kanpo egiten badira.

Lantokiko Prestakuntza modulua egiten ari diren ikasleen gainbegiratzea irakasle zenbaiten artean banatzen denean, departamentuko buruak zainduko du zereginak eta ikasle kopurua berdintasunez eta proportzionaltasunez banatzen direla parte hartzen duten irakasle guztien artean. Horretarako, proposamen bat eginen dio ikasketaburuari.

6.–Baliozkotzeak Lanbide Heziketan.

Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako heziketa zikloetako lanbide moduluak baliozkotzeko, modulu horiek jasota egon behar dute ezinbestean 2011ko abenduaren 20ko Aginduan, azaroaren 7ko ECD/2159/2014 Aginduan edo aipatu aginduaren ondoren argitaratutako tituluen errege dekretuetan. Baliozkotze horien gaineko ebazpena eskatzailea matrikulatuta dagoen eta haren ikasketa espedientea dagoen ikastetxeko zuzendaritzak ematen du zuzenean, izan ikastetxe publikoa izan itundua. Ikastetxe pribatuen kasuan, zer ikastetxe publikotara dauden atxikita, ikastetxe horrek ebatziko ditu baliozkotzeak.

Gertatuko balitz eskatzaileak Lanbide Heziketako desagertutako plan baten baitan egindako bestelako ikasketak edo unibertsitate ikasketak aurkeztea, ikastetxeak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriora bidaliko du eskaera, hark ebatz dezan, hemen ezarritako prozedura jarraituz: http://www.mecd.gob.es/mecd/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/general/educacion/050210/ficha.html.

Ikasleek eskaerak ikastetxean aurkezteko epea 2017ko urriaren 15ean bukatuko da. Ikastetxeak jasotako eskaerak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriora bidaltzeko azken eguna 2017ko urriaren 31 izanen da.

7.–Erreklamazioak.

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduak, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezartzen duenak, ezartzen du, bere 10.4 artikuluan, ezen modulu baten amaierako kalifikazioaren aurkako erreklamazioak aurkeztu eta gertatuko balitz kasuko departamentua pertsona bakar batez eratua izatea edo departamenturik ez izatea eta erreklamazioa jarri zaion modulua ikastetxean irakasle bakarrak emandakoa izatea, orduan ikastetxeko zuzendaritzak erreklamazio hori Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorri behar duela, erreklamazioa jarri eta hurrengo bi egun balioduneko epean.

8.–Prestakuntza ziklo bateko irakasleen jarduera Lantokietako Prestakuntzaren aldian eta irakastordu guztiak ez dituzten irakasleena.

Irakasleen irakastorduak gutxitu egiten badira Lantokiko Prestakuntza (LP) egiten den bitartean, irakasle horiek beren denbora jarduera hauek egiteko baliatuko dute lehentasunez:

a) Esleituta dituzten ikasleen proiektuaren moduluaren jarraipena eta ebaluazioa antolatu, garatu eta gauzatzea.

b) LPra igarotzen ez diren ikasleei arreta ematea. Gainditu ez diren moduluak irakasten diren toki beretan emanen da arreta, departamentuko buruak proposatu eta ikasketaburuak onartu beharreko lan plangintza baten arabera; plan horretan ordu eta metodologia egokitzapenak bilduko dira.

c) Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreen epaimahaiak eta batzorde ebaluatzaileak antolatzea, diseinatzea eta horietan parte hartzea.

d) LP modulua egiten duten ikasleen tutore izatea Lanbide Heziketako tituluak eskuratzeko proba libreetan.

e) Moduluren bat gainditu gabe duten ikasleei arreta ematen parte hartzea, zehazten den indartze programarekin bat.

f) Zikloetako lehen mailako moduluetan laguntza ematea, irakaslana esleituta izanez gero.

g) Zuzendaritza taldeak kasuko departamenduko irakasleentzat zehaztutako guardiak egitea.

h) Zuzendaritza taldeak eskatuta, ikastetxean sortzen diren beharrak betetzea.

i) Ikastetxeko Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak espezialitateko irakasleek laguntza emanen diete ikasleei eta ikasle izandakoei administrazio prozeduretan, eta, bereziki, ikasleek NAN elektronikoa edo ziurtagiri elektronikoa lortzeko prozedura erraztuko dute, haren bidez hartzen ahal baitute alta gazteen berme sisteman.

Aurretik deskribatu diren lehentasunezko jarduketak bermaturik daudenean, irakasleek, Lantokiko Prestakuntza (LP) egiten den bitartean, honako hauek egiteko baliatzen ahal dute denbora:

a) LPko tutorearekin kolaboratu.

b) Hezkuntza Departamentuak onetsitako Lanbide Heziketako berrikuntza proiektuetan parte hartu.

c) Langileen prestakuntza osagarrian eta prozedura ez-formalen bidez lortutako lanbide gaitasunaren ebaluazioan lagundu.

d) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben ebaluaziorako epaimahaietan parte hartu, bai eta heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko beharrezkoak diren gainerako jarduketetan ere.

e) Mugikortasun programen ondoriozko beharrei erantzun.

f) Urrutiko Lanbide Heziketa online jasotzeko eskaintzaren tutoretzan lagundu.

g) Metodologia aktiboak garatzeko asmoz (hala nola proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza) sortzen diren lantaldeetan parte hartzea. Hori helburu, hurrengo ikasturtean ikastetxean emanen diren ikasketei loturiko proiektuak planifikatu, antolatu eta programatuko dira.

h) Zuzendariak bere eskumeneko esparruan agintzen dion beste edozein eginkizun.

Departamentuko buruak banakako lan plana prestatu ondoren, ikasketaburuak gainbegiratu beharko du. Horretaz gain, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman beharko du.

Lan plana ongi betetzeko, horretan ari diren irakasleen ordutegi indibidualak aldatzen ahalko dira, ordutegiak prestatzeko irizpide orokorrak errespetatuz.

Lantokiko Prestakuntza aldia bukaturik, egindako jardueren memoria bat eginen dute irakasleek; gero ikastetxeko zuzendaritzak ebaluatuko du, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari bidaliko zaio.

9.–Erreklamazioak eta ebaluazio prozesuari buruzko agirien kopien eskaera.

Ikasleei beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa eginen zaiela bermatzeko, beharrezkoa da ikasleek aurretik ezagutzea helburuak, ikaskuntzaren emaitzak, edukiak eta ebaluazio irizpideak eta balorazio positiboa izateko eskatzen diren gutxieneko emaitzak, bai eta ikasturtean erabiliko diren ebaluazio prozedurak eta kalifikazio irizpideak ere. Horretarako, ikasturte akademikoa hasi eta lehenbiziko hilabetean, modulu bakoitzaren irakasle titularrak ikasleari jakinarazi beharko dizkio goian aipatutako alderdi horiek.

Bilakaeraren eta errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa eginen zaiela bermatzeko, ikasleek edo, adin gabeko ikasleen kasuan, haien gurasoek edo legezko ordezkariek eskatzen dituzten argibide guztiak emanen ditu lanbide modulu bakoitzeko irakasle titularrak. Horrez gain, idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusten ahalko dituzte, ikastetxeak berak ezarritako prozedurari jarraituz.

Halaber, zilegi izanen dute balorazioei eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea irakasleari. Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan araututako prozedura erabiliko da beharrezko azalpen edo erreklamazio guztiak eskatzeko.

Halaber, ikasleek (eta, adingabeen kasuan, haien gurasoak edo legezko tutoreak) eskubidea izanen dute ebaluazioaren prozesua egiteko erabili diren agirien kopiak eskuratzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1a) artikuluaren arabera.

Ikastetxeek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tarifak...) arautu beharko dute beren plangintza instituzionalaren agirietan.

10.–Eskola-informazioaren kudeaketa: Educa.

Educaren koordinazioa: zuzendaritza taldeak edo hark eskuordetutako pertsonak aholkuak emanen dizkie ikastetxeko erabiltzaileei Educa kudeaketa sistemari buruz. Horrez gain, sistema horren aldaketen eta funtzionaltasun berrien gaineko informazioa bilduko du, eta haiek koordinatu eta ikastetxean erabil daitezen sustatuko du.

Educa arloan ikastetxeetan koordinazio lana eginen duten pertsonen erregistroa izateko asmoz, zuzendariak “Educa koordinatzailea” lanpostu osagarria esleitu beharko du aplikazioan.

Hezkuntza Departamentuak prestakuntza eta informazio saioak antolatuko ditu ikasturtearen hasieran, koordinatzaileei, zuzendaritza taldeei eta AZLri Educa plataformaren berri emateko.

Hezkuntza Departamentuaren webgunean, Educari buruzko atalaren barnean, jarraibideak eta bideotutorialak argitaratzen dira, aplikazioaren moduluetara ohitzen laguntzen dutenak. Halaber, funtzionaltasun berriak (GLPI-Educa tresna) eskatu, gorabeherak jakinarazi edo euskarria eskatzeari begira, Educa taldearekin harremanetan jartzeko prozedura adierazten da.

2017-2018 ikasturtean, irakaslearen kaiera garatzen joanen da. Hori irakasleen kudeaketarako gailu mugikorretara egokitutako aplikazio batean zehaztuko da. Lehenbiziko fasea eskura egoten denean, non espero baita ikasleen sostenguaren kudeaketa sartzea, beharrezko informazioa emanen zaie ikastetxean Educa-ren koordinazioa egiten dutenei.

Ohartarazten da irakasleek @educacion.navarra.es posta-kontuak erabili beharko dituztela bai tutoretzan bai beren harreman profesionaletan.

Gainera, ikasleen kontuei dagokienez, geroko lan administratiboa errazteko asmoz, ikastetxeei eskatzen zaie matrikula prozesuetan ikasleen kontu horiek sortu eta erabiltzeko (jadanik sortu ez badira) eta “in situ” aktibatzeko baimena eska diezaietela familiei. Baimen hori kontua lehenbizikoz sortu eta aktibatzen denean eskatu behar da bakarrik. Hori eginda, kontua aktibaturik izanen da ikaslearen eskola bizitza osoan.

Bestetik, Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalari eskatu behar zaio ikastetxeko kontuak berariazko eginkizunetarako sortzeko.

Zuzendariak Educa-tik ikastetxeen direktorioan (Ikastetxearen menua-Ikastetxearen informazioa) argitaratzen diren datuak (hala nola posta helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta webgunea) berrikusiko ditu, eta antzeman ditzakeen akatsen berri emanen dio Educa euskarriari. Gogorarazi nahi da beste datu interesgarri batzuk gehi ditzakeela, hala nola ikastetxearen helburuak, balioak eta sariak.

Ikastetxeei gogorarazten zaie komeni dela Educak eskura dituen funtzionaltasun guztiak erabiltzea.

11.–Lanbide Heziketako teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortzea.

LOEren 44. artikuluaren testu berriak, LOMCEk aldatuak, indarrik gabe utzi du ikasleek Lanbide Heziketako teknikari titulu bat izanda eta Batxilergoko irakasgai komunak gaindituta Batxilergoko titulua eskuratzeko aukera.

Bat etorriz Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren ezarpen egutegia zabaltzeko presazko neurriei buruzko abenduaren 9ko 5/2016 Errege Lege Dekretuak ezarritakoarekin, harik eta Hezkuntzarako Estatu Itun sozial eta politikotik ateratzen den araudiak indarra hartu arte, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi teknikari titulua duten ikasleek edo musikako edo dantzako lanbide ikasketen teknikari titulua dutenek aukera izanen dute Batxilergoko titulua eskuratzeko. Horretarako, ikasleek aukeratzen duten Batxilergoko modalitateko enborreko irakasgaien multzoko irakasgai orokorrak egin eta gainditu behar dituzte. Helburu horrekin, Hezkuntza Departamentuak aukera ezarri du Batxilergoko titulua lortzeko asmoz 2017-2018 ikasturtean Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua lortzeko diren ikasketak egiten ari diren ikasleek Batxilergoko enborreko irakasgaien multzoko irakasgai orokorrak egin ditzaten helduentzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan, baldin eta adinaren baldintza betetzen badute.

12.–Goi mailako teknikari titulua duten ikasleak unibertsitatean sartzea.

Goi mailako teknikari titulua duten ikasleek “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuko urrutiko Batxilergoko ikasketetan egiten ahalko dute matrikula, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba prestatzeko. Ikasketa horietan matrikulatzen diren ikasleek eskubidea izanen dute ikaskuntzaren bilakaera egiaztatzeko ebaluazio prozesuan parte hartzeko. Hala ere, ebaluazio prozesu horretan lortutako kalifikazioek ez dute eskubidea emanen ikasketa espedientea aldatzeko.

Harik eta Hezkuntzarako Estatu Itun sozial eta politikotik ateratzen den araudiak indarra hartu arte, Lanbide Heziketako goi teknikari titulua duten ikasleek aukera izanen dute unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba egiteko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaseigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan. Adibide modura, probak zer ezaugarri eta baldintza dituen ikus daiteke abenduaren 22ko ECD/1941/2016 Aginduan, zeinak unibertsitatean sartzeko Batxilergoko ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia zehazten baititu 2016-2017 ikasturterako.

13.–Matrikulak bateragarri egitea.

2017-2018 ikasturtean erdi edo goi mailako heziketa ziklo batean, Lanbide Lantegi batean edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek aldi berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikasketak egin nahi izanez gero, horretarako modua izanen dute, betiere “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko modalitatean, ikastetxe horretan sartzeko beharkizunak beteta.

2017-2018 ikasturtean erdi mailako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeke duten modulu bakarra Lantokiko Prestakuntza baldin bada, zilegi izanen dute ikasketa horiek helduentzako Batxilergoko ikasketekin bateratzea, betiere baldintza akademikoak eta Batxilergo hori ikastekoak betetzen badituzte.

2017-2018 ikasturtean, derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketetan eta/edo goi mailako ikasketetan matrikulatutako ikasleek aldi berean egin ditzakete araubide bereziko kirol ikasketak, onarpen prozesua bukatzen denean esleitu gabeko ikasposturik bada, itxaron zerrendan inor ez badago eta ikastorduen bateragarritasuna %90ekoa bada gutxienez.

14.–Proba libreetarako berariazko deialdia, LH.I-eko eta LH.II-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, LH.I-eko eta LH.II-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzako berariazko proba libreak Nafarroako Foru Komunitatean arautzeko azaroaren 18an emandako 598/2014 Ebazpenean xedatutakoarekin bat, arau orokorretan jaso gabeko baliokidetza duten LH.I-eko eta LH.II-ko ikasketak osatu gabe dituztenek eskaera egin beharko diote Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari, LH.I-eko eta LH.II-ko ikasketa osatu gabeen baliokidetzak banan-banan ebatz ditzan hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako titulazio batekin, bai eta OHOko eta Batxilergokoenak ere, kasu hori bada.

Eskaera Lanbide Heziketako zuzendari nagusiari egin beharko zaio, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da (Los Madrazo kalea, 17, beheko solairua, 28071 Madril), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren erregistro eta bulegoetan, betiere aipatu helbidera igorrita.

Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, ez bada I. eranskineko onespena ematen Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez nortasun datuak egiaztatzeko (apirilaren 28ko 522/2006 Errege Dekretua), edo pasaportearen edo atzerritar txartelaren zein egoitza-baimenaren (aldi baterakoa edo behin betikoa) fotokopia, edo ikasketen bisarena (atzerriko ikasleen araubide berezia).

–Egindako ikasketen frogagiriak (ziurtagiri akademiko ofizialaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua edo, zein den kasua, titulua edo kalifikazioen liburua).

Egin eta gainditu behar duten hezkuntza sistemako prestakuntza zehazteko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriotik ohar informatibo bat lortzen duten pertsonek, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari igorritako eskabide baten bitartez eta azaroaren 18ko 598/2014 Ebazpenean ezartzen den prozedurari jarraituz, zilegi dute eskatzea lanbide moduluen proba libreetarako berariazko deialdi bat egin dadila, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak baliokidetza-eskaeraren aldeko ebazpena emateko gainditu behar dituzten moduluak egiteko, hain zuzen.

Prozedura honi buruzko informazio guztia webgune honetan azter daiteke:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5514/Pruebas-libres-de-modulos-de-FP-para-personas-con-estudios-incompletos-de-FP-I-y-FP-II1

15.–Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.

Hezkuntzarekin zerikusia duten unibertsitateko titulazioek prestakuntza praktikoa dute beren edukien artean. Praktiketako jarduera hori dagokion hezkuntza mailako ikastetxeetan egin behar da, eta, antolatzeko eta gauzatzeko orduan, beharrezkoa da irakasleen parte-hartzea.

Ikasturte bakoitzean ikasle horien tutoretza lana egiten duten irakasleek aintzatespen bikoitza izanen dute Hezkuntza Departamentuaren aldetik:

–Tutoretza: ikasturteko tutoretza lana egiaztatuko da. Lekualdatze-lehiaketetan merezimendutzat joko da.

–Prestakuntza: Praktiken tutoretza lana norberaren prestakuntza ordu gisa kontabilizatuko da; gehienez ere, 35 ordu. Orduak kalkulatzeko, tutoretzapeko praktiken ikasketa-planean aipatzen diren ECTS kredituen kopurua hartuko da aintzat. Ikasle bakoitzaren tutoretza lanetan irakasle batek baino gehiagok parte hartzen badute, berdintasunean banatuko dira dagozkien prestakuntza orduak.

Praktiken tutoretzarako eta prestakuntzarako ziurtagiriak egin ahal izateko, ekainaren 1a baino lehen, irakasleek jardueraren gaineko datuak jakinaraziko dizkiote Hezkuntza Departamentuari, Hezkuntzaren atarian dagoen inprimakia betez: https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/tutorizacion-de-practicas.

Praktikak egiteko ikasleak hartzen dituen ikastetxeari “prestakuntza ikastetxe” izaera aitortuko zaio, eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeentzat ezartzen dituen deialdietan baloratuko da inguruabar hori, kasuan kasuko deialdian ezartzen den moduan, halakorik jasotzen bada betiere.

Adingabea Babesteko Legearen arabera, curriculumeko praktikak egiten dituzten ikasleek sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa izan beharko dute. Baldintza horren betetzea Hezkuntza Departamentuak unibertsitate bakoitzarekin sinatzen duen hitzarmenaren barnean dago, eta ikastetxeak agiri hori eskatzen ahalko dio praktiketan dagoen ikasleari, praktikak hasi baino lehen.

16.–Kalitatea kudeatzeko sistema.

Uztailaren 5eko 63/2013 Foru Agindua aplikatuta, kalitate sareetan parte hartzen duten ikastetxeek kalitatearen koordinazio-taldeak programatutako lana bete beharko dute.

Kalitatearen arduradunak eta, gutxienez ere, zuzendaritza taldeko beste kide batek dagokion sareko prestakuntza bileretara joan beharko dute, eta ikastetxeak bilera horietan erabakitako zereginak adierazitako epeetan eta behar den bezala betetzen dituela ziurtatzeko ardura izanen du.

Kalitatearen arduraduna KKSa ikastetxean ezartzeko koordinazioaz arduratuko da, eta sistema osoaren dokumentazioa eta erregistroak behar den bezala eta eskuragarri mantenduko ditu.

KKSaren aitorpenak lortu dituzten eta programaren ezarpenaren 4. fasean dauden ikastetxeek, modu autonomoan, beren kudeaketa sistemetan sakontzen jarraituko dute, etengabeko hobekuntzaren bidez (jardunbide egokiak, tresna informatikoak, irakaslanerako orientabideak...) erabateko kalitatea lortu arte.

17.–Lan arriskuen prebentzioa.

Arriskuen ebaluazioak egiten dituzten ikastetxeen kasuan, ikasturtearen amaierako memorian Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak proposatu dituen eta benetan ezarri diren prebentziozko neurriak islatuko dira, eta egin ez diren eta aurreikusitako ezartze-epea iraungita duten neurriak arrazoituko dira.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoetarako protokoloa jakinarazi eta ofizioz aktibatuko dute Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako irakaskuntzako edo irakaskuntzaz kanpoko langileetako bati eraso egiten diotenean: https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion. Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokoloa dagoela jakinarazi beharko dute bai ikasturtearen hasierako klaustroan bai ikasturtearen amaierakoan.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien web-orrietan, kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo hori bistaratuko da. Era berean, ikastetxeen barne-agirietan agertuko da: Internet, drive delakoa, etab.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo horren berri eman beharko dute derrigor ikasturtearen hasieran familiekin egindako bileretan.

18.–Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen kudeaketan laguntzea.

Europako Gizarte Funtsaren Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntza Programa Operatiboan 2014-2020 aldirako parte hartzen duten ikastetxeek programa horretan parte hartzen jarraituko dute 2017-2018 ikasturtean.

Bertan jarraitzeko, dagokion erakundeak eskaera egiten du ikastetxe horietako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan matrikulatuta dauden ikasleen datuak bildu eta horiei jarraitzeko, baita programa horrek batera finantzatzen dituen ikasketak ikastetxean emateari lotutako zenbait jarduketa egiaztatzeko ere. Datuak biltzeko eta jarduketak egiaztatzeko modua Hezkuntza Departamentuak behar bezala ezartzen duena izanen da.

19.–Kalitate eragiketak Lanbide Heziketan, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuak.

2016. urtean zenbait kalitate ekintza egin ziren Lanbide Heziketan, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuta, besteak beste irakasleen etengabeko prestakuntzarekin lotuta, bai eta Lanbide Heziketako irakasleek enpresetan prestakuntza egonaldiak egitearekin eta ikastetxearen eta enpresaren arteko lankidetza proiektuekin lotuta ere. 2017an jarduera horiek jarraipena izan dute.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta Europako Gizarte Funtsak, horretarako, kalitate eragiketa horietan inplikatutako ikastetxeetako irakasle eta ikasleen datuak jasotzea eta horien jarraipena egitea eskatzen dute, bai eta programa horrekin kofinantzatutako eragiketekin lotutako jarduketa zehatz batzuk egiaztatzea ere. Datuak biltzeko eta jarduketak egiaztatzeko modua Hezkuntza Departamentuak behar bezala ezartzen duena izanen da.

20.–Txostenak egitea Lanbide Heziketako eskaintza planifikatzeko.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatuak) 42. artikuluan ezartzen duenez, hezkuntza administrazioei dagokie Lanbide Heziketako ikasketen eskaintza programatzea. Hona hemen Hezkuntza Departamentuaren helburuak:

a) Prestakuntza guneak nola erabiltzen diren ezagutzea.

b) Eskura dauden guneak efizientzia handiagoz erabiltzea.

c) Guneen kudeaketan gardentasuna sustatzea, Lanbide Heziketako ikastetxeen sareak eskura dauden guneak nola erabiltzen diren jakin dezaten.

d) Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako eskaintzaren plangintza orokorrari buruz hartu beharreko erabakietarako lagungarri bat izatea. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako prestakuntza eskaintza, ahal den neurrian, goizeko txandetan antolatuko da, derrigorrezkoaren ondoko beste ikasketa batzuetan bezala; Batxilergoan, konparazio batera.

Hori helburu, ikastetxe bakoitzeko zuzendaritza taldeak ikastetxean eskaintzen diren zikloen analisi bat egin beharko du, eta horren gaineko txosten bat prestatu, gutxienez honako alderdi hauek jasoko dituena:

a) Ikastetxeko talde guztien zerrenda, honako hauek adierazita: irakaskuntza modalitatea (bertaratu beharrekoa, urrutikoa), irakaskuntza mota (Batxilergoa, Lanbide Heziketa), maila (lanbide lantegia, Oinarrizko LH, LH Berezia, erdi maila, goi maila), txanda (goizez, arratsaldez), ikasmaila (1.a, 2.a edo 3.a ziklo egokituen kasuan) eta matrikulatutako ikasle kopurua.

b) Ikastetxeko prestakuntza guneen zerrenda: ikasgelak, laborategiak, lantegiak...

c) Prestakuntza gune bakoitzaren erabilera orduak egunez egun adierazten dituen taula, zein taldek erabiltzen duen adierazita. Goizeko erabilera orduak eta arratsaldekoak bereiziko dira. Ikasturtean zehar gune horien erabilera aldatuz gero, jakinarazi beharko da.

d) Hezkuntza Departamentuak proposatutako helburuak lortzeko egokitzat hartzen diren proposamenak.

Txosten hori 2017ko azaroaren 3a baino lehen igorriko beharko zaio Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaritzari.21.–Metodologia aktiboen sustapena Lanbide Heziketan.

21.1. Lanbide Heziketaren Zerbitzuak asmoa du gure erkidegoko Lanbide Heziketako ziklo eta programa guztietan metodologia aktiboak urratsez urrats ezartzeko. Horregatik, aurreko hiru urteetan, Hezkuntza Departamentuak prestakuntza ekintzak sustatu ditu Lanbide Heziketako irakasleak proiektuen bidezko metodologian eta elkarlaneko ikaskuntzan trebatzeko. 2016-2017 ikasturtean, proiektuetan oinarritutako elkarlana ere ezarri da Lanbide Heziketako ikastetxeetan poliki-poliki, eta hurrengo urteetan ere bide beretik joko da.

21.2. 2017-2018 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak gutxienez ekintza hauek sustatuko ditu:

–Metodologia aktiboen “Baietz-A que sí” programa prestatu eta onestea ziklo bakoitzerako. Programa horretan metodologia aktiboak ezarri, sendotu eta hedatzeko estrategiak finkatuko dira, eta, gainera, horren inguruko alderdiak eta ekintzak arautuko dira: prestakuntza, inplikatuko diren irakasleak, zabalkundea, sariak, prestakuntza guneak, enpresekiko elkarlana, nazioarteko trukeak, ikastetxeetan prestakuntza jarduera beste modu batean antolatzea erraztuko duten neurriak (irakasle titularrari esleitutako moduluen araberako antolaketa, bakoitzaren asteko ordutegiak, lanlekuak, etab.).

Hori helburu, ikastetxean garatzeko proposamen metodologikoren bat egonez gero (besteak beste, proiektuetan oinarritutako elkarlana) modulu batean baino gehiagotan ezarri beharrekoa, eta, horrenbestez, irakasle bati baino gehiagori eraginen zaionez, ikastetxeko zuzendaritzak aukera izanen du ordutegiak eta lanlekuen erabilera beste modu batean antolatzeko, metodologia horiek ahalik eta hobekien aplika daitezen; modulu horietako eskola-orduak batera ematen ahalko dira.

–Metodologia aktiboen gaineko prestakuntza: proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza. Prestakuntza hori maila batean baino gehiagotan eskainiko zaie interesaturik dauden irakasleei.

–Lanbide Heziketako hezkuntza proiektuen lehiaketaren bigarren deialdia.

–Jardunbide egokiei buruzko jardunaldiak.–Proiektukako lana Lanbide Heziketako ikastetxeetan ezartzeko moduari jarraipena egitea. Horretarako, irakasle “dinamizatzailearen” figura sortuko da, baita “Lanbide Heziketako metodologia aktiboen Sarea” ere.

Metodologia aktiboak ezarri, sendotu eta hedatzeko irakasle dinamizatzaileak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu, ikasturte baterako, zuzendari taldeek ikasturtearen hasieran aurkezten duten proposamenari jarraikiz.

Irakasle dinamizatzaileek eginkizun eta betebehar hauek izanen dituzte:

–Eredu metodologiko berria bere ikastetxeko irakasleen artean hedatzea.

–2017-2018 ikasturtean metodologia aktiboak ezartzeko prozesuan inplikaturik dauden ikastetxeko irakasleei aholku ematea.

–Bere ikastetxean garatzen diren proiektuen jarraipena egitea.

–Ikastetxean ematen diren heziketa zikloak aztertzea, eta, gero, metodologia aktiboa zeinetan ezar daitekeen zehaztea, horretarako kronograma eta guzti.

–Lanbide Heziketako metodologia aktiboen dinamizatzaileen Sarean parte hartzea.

–2018ko ekainaren 30a baino lehen, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaritzari memoria bat aurkeztea egindako jarduerei eta hurrengo ikasturterako proposatzen diren jarduerei buruz.

–Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean aritzea zehazten diren ekintza guztiak aurrera eramateko.

Metodologia aktiboak ezarri, sendotu eta hedatzeko irakasle dinamizatzaileek honako konpentsazio hauek izanen dituzte, konpentsazio horiek arautzeko programa onesten ez den bitartean:

–Oro har, irakasle dinamizatzaileek bi ordu osagarri izanen dituzte astero beren eginkizunak betetzeko.

–Irakasle dinamizatzaileek lehentasuna izanen dute Lanbide Heziketako alderdi metodologikoekin zerikusia duten nazioarteko proiektuetan parte hartzeko, betiere proiektua gidatzen duena dinamizatzaileak irakasten duen ikastetxea bada, edo Hezkuntza Departamentua.

21.3. Baimena ematen da Lanbide Heziketaren Zerbitzuak proposatzen dituen ikastetxe eta zikloetan, 2017-2018 ikasturteko prestakuntza jarduera antolatzeko orduan, denborarekin eta lekuarekin dagozkien egungo planteamendu modularrak aldatzeko. Horretarako, ikastetxeek ziklo eta modulu bakoitzerako aurreikusten duten antolaketa zehatza eskatu beharko dute, ukitutako irakasleak eta prestakuntza prozesurako aurreikusten den antolaketa berria adierazita. Eskaera hori 2017ko urriaren 16ra bitarte aurkezten ahal dute, egun hori barne, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaritzari zuzendua.

22.–Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren garapena.

Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren garapen prozesua aurrera doa. Gaur egun, jendaurrean jartzeko eta herritarrek parte hartzeko fasean dago. Hortaz, ekarpenak eta iradokizunak aurkezten ahal dira azaroaren 30era arte. Horretarako, Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian dagoen esteka hau kontsultatu daiteke: http://www.gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/plan-estrategico-formacion-profesional.

Hezkuntza Departamentuak, Plan Estrategikoa prestatzeak eta abian jartzeak duen garrantzi estrategikoaren jakitun izanik, egoki ikusi du Lanbide Heziketako ikastetxeei eskola-ordu batzuk ematea plan horren ondoriozko ekintzak txertatzeko.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoan aurreikusitakoa garatu eta aplikatzeko ekintzak koordinatzeko irakasle arduradunak izendatuko ditu, ikastetxeek urte hasieran aurkeztu beharreko proposamena aintzat hartuta. Hori helburu, aurreko atalean aipatutako eskola-orduak erabiltzen ahalko dituzte. Ordu horietan, Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren eskura egon beharko dute, bilerak eta behar diren gainerako koordinazio ekintzak egiteko, eta, horrez gainera, lehentasunezko ekintza hauek eginen dituzte:

–Lanbide profil berriak detektatzen laguntzea.

–Prestakuntza behar berrien prospekzioa egitea, dela teknologien bilakaeragatik, lan merkatuaren beharrengatik edo prestakuntza modalitateen bilakaeragatik (proba irekiak, Lanbide Heziketa Duala, Urrutiko Lanbide Heziketa, beste modalitate malgu batzuk, etab.), eta, orobat, lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduren prospekzioa egitea enpresen eta herritarren beharrei hobeki erantzuteko.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea honako alderdi hauei loturiko prestakuntza diseinatu eta planifikatzeko orduan: teknologien bilakaera, lan merkatuaren beharrak, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S-3 Estrategiaren beharrak eta Nafarroako Gobernuaren beste estrategia batzuk.

–Ikastetxean irakasten diren familia-arloen titulu berrien analisia, ikastetxean ezar daitezkeen aztertzeko.

–LOGSE curriculumak LOE curriculum bihurtzeko egokitzapen lanetan eta trantsizio fasean laguntzea.

23.–Ebaluazio datuak ezarritako epeetan bete eta Educan sartzeko beharra.

Hezkuntza Departamentuak datu estatistiko osoak behar ditu. Izan ere, datu horiek ezinbestekoak dira plangintza egoki bat egiteko, besteak beste. Horregatik, ikastetxe guztiei oroitarazten zaie ikasleen eta ikasketen kudeaketari buruzko datu guztiak (altak, bajak, kalifikazioak, ebaluazio aktak, ikasmaila gainditzeari eta tituluak emateari buruzko erabakiak, etab.) Educa aplikazioan sartu behar dituztela.

24.–Europass gehigarria.

Europass gehigarriak Lanbide Heziketako titulu ofizial bati eransten zaion agiri bat da, hirugarrenek hobeki ulertzeko helburua duena, batez ere, beste herrialde bateko enplegatzaile edo erakundeek hobeki uler dezaten tituluaren esanahia, tituludunak eskuratutako gaitasunei dagokienez. Europass gehigarria ez da titulu ofizialaren ordezko bat, ingelesez azaltzen den osagarri informatibo bat baizik.

Gehigarri horretan tituludunak eskuratutako ezagupenak eta gaitasunak azaltzen dira, bere intereseko teknikari tituluari edo goi mailako teknikari tituluari dagokionez. Titulu ofizialetan ageri den informazioaren osagarri bat da, titulua hobeki ulertzeko, titulua egiten den herrialdetik kanpora, batez ere.

Ikasleak eskatuz gero, ikastetxeak behartuak daude gehigarri hori egin eta luzatzera, esteka hauetan dauden ereduen arabera:

–LOEko tituluak direnean:

http://todofp.es/orientacion-profesional/itinerarios-formativos-profesionales/movilidad/que-es-el-suplemento-europass/titulos-loe.html

–LOGSEko tituluak direnean:

http://todofp.es/orientacion-profesional/itinerarios-formativos-profesionales/movilidad/que-es-el-suplemento-europass/titulos-logse.html

25.–Spainskills.

Hezkuntza Departamentuaren iritziz, ikastetxeek espezialitateen lehiaketetan parte hartzea aukera egokia da Lanbide Heziketa sustatzeko eta haren erakargarritasuna eta bikaintasuna sustatzeko. Lehiaketa horietan parte hartzea motibatzeko eta lanerako aurreikuspenak hobetzeko pizgarri bat da ikasleentzat, eta, gainera, Espainia mailan (SpainSkills), Europa mailan (EuroSkills) eta nazioarte mailan (WorldSkills International) bi urtean behin antolatzen diren lehiaketetarako prestatzen laguntzen die.

Espainiako hurrengo lehiaketa 2019an eginen da (Spain Skills 2019). Hezkuntza Departamentuak 2018-2019 ikasturtearen hasieran finkatu behar du zein Skills lehiaketatan parte hartuko duen Nafarroak eta zein ikasle eta irakaslek osatuko duten Nafarroako taldea. Horretarako, beharrezkoa da 2017-2018 ikasturtean zehar ikasleen lehenbiziko hautapena egitea ikastetxe bakoitzean, gero Espainiako lehiaketa horietan parte hartuko dutenak hautatzeko. Hala, ikastetxeko zuzendariak 2018ko apirilaren 30a baino lehen jakinarazi beharko dio Lanbide Heziketaren Zerbitzuari zein skills lehiaketatan parte hartu nahiko lukeen, proposamenean inplikaturiko ikasleak eta irakasleak adierazita.

Ikasleak hautatu eta prestatzeak ohiz kanpoko ahalegina eskatzen die eginkizun horretan inplikatzen diren irakasleei, izan ere, ikasgelan kasuan kasuko moduluen curriculumak garatuz prestatzeaz gainera, beharrezkoa da praktikak nabarmenki handitzea. Horregatik, 2017-2018 ikasturtean ikastetxeko zuzendaritzak ordu osagarriak esleitzen ahalko dizkie irakasleei lan hori egin dezaten.

IV. KAPITULUA

Araudia

Lanbide Heziketako ikasketak.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua:

  • 247/2000 Foru Dekretua, 23/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua (Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren sorrera).
  • 511/2000 Foru Agindua (Nafarroako LHren Kontseiluaren antolaketa eta funtzionamendua).

–Ikastetxe bateratuak:

  • 63/2006 Foru Dekretua (ikastetxe bateratuen erregulazioa). 2016ko irailaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatua.
  • 198/2010 Foru Agindua (ikastetxe bateratu publikoen izendapena eta ikastetxe bateratuetako sare publikoaren sorrera).
  • 42/2017 Foru Agindua (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzea).

–Antolamendua:

  • 127/2014 Errege Dekretua (Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolamendua).
  • 1147/2011 Errege Dekretua (Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendua).
  • 54/2008 Foru Dekretua (Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroan).
  • 54/2016 Foru Agindua, 53/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua (ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, ikasleak erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartzeko prozeduraren gaineko araudia).
  • 65/2016 Foru Agindua (Lanbide Lantegien erregulazioa).
  • 66/2016 Foru Agindua (Oinarrizko Lanbide Heziketaren erregulazioa).
  • 52/2015 Foru Agindua (Lanbide Heziketa Bereziko zikloen erregulazioa).
  • 67/2016 Foru Agindua (Ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren erregulazioa, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko).
  • 93/2008 Foru Agindua (Aniztasunari erantzutea).
  • 151/2017 Ebazpena (erdi eta goi mailako zikloetan onartzeko jarraibideen araudia eta egutegia 2017-2018 ikasturterako).
  • 189/2017 Ebazpena (Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko jarraibideen erregulazioa eta egutegia 2017-2018 ikasturterako).
  • 287/2013 Ebazpena (unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoan parte hartzen duten ikastetxe eta irakasleentzako aitorpena).

–Lanbide gaitasunak egiaztatzea:

  • 66/2014 Foru Dekretua (Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura ezartzeko arauak).

–Nazioartekotzea:

  • 31/2012 Foru Agindua (atzerriko prestakuntza egonaldiak: LHko ikasleak eta irakasleak).

–LH online:

  • 122/2010 Foru Agindua (online LHaren erregulazioa).
  • 265/2026 Ebazpena (online LHn onartzeko erregulazioa eta 2017-2018ko eskaintza).

–Jardunean dauden langileentzako eskaintza:

  • 143/2017 Ebazpena (2017-2018 deialdia).

–Proba libreak:

  • 76/2016 Foru Agindua, ekainaren 27koa (LHko tituluak eskuratzeko proba libreak).
  • 598/2014 Ebazpena, azaroaren 18koa (LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzako berariazko proba libreak).

–Ebaluazioa eta Lantokiko Prestakuntza:

  • 52/2009 Foru Agindua (LHko heziketa zikloen ebaluazioa).
  • 86/2014 Foru Agindua (52/2009 Foru Agindua aldatzen duena).
  • 45/2009 Foru Agindua (lantokiko prestakuntza).
  • 34/2013 Foru Agindua (lantokiko prestakuntzari buruzko foru aginduaren aldaketa).
  • 49/2013 Foru Agindua (ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).
  • 665/2014 Ebazpena (Oinarrizko LHaren ebaluazioa).
  • 749/2012 Ebazpena (52/2009 Foru Aginduaren garapena).

–Zikloetan sartzeko probak:

  • 29/2017 Ebazpena (heziketa zikloetan sartzeko 2017an egin behar diren probetarako deialdia).

Iragarkiaren kodea: F1710410