185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

153E/2017 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, eskaerak ebaluatzeko batzordea izendatzen duena Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 30eko 7E/2017 Foru Aginduak arautzen duen deialdirako.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak martxoaren 30ean emandako 7E/2017 Foru Aginduaren bidez, “Ideia 2017 (Kultur hedapena)” diru-laguntzen deialdia onetsi zen.

Deialdi horren oinarrietan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek aztertuko ditu aurkeztutako eskaerak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak proposatu du aurkeztutako eskaerak ebaluatu behar dituen batzordeko kideen izendapena.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko batzordeko kideak izendatzea, kultur hedapenerako proiektuak egiteko kultur entitateei diru-laguntzak emateko deialdirako (IDEIA 2017). Honako hauek osatuko dute:

Batzordeburua:

Dori López Jurío (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria). Hura izaterik ez bada, Carlos Martínez Álava (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria).

Idazkaria:

María José Redín Armañanzas (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikaria), hizpidearekin baina botorik gabe. Hura izaterik ez bada, Patrick Ullate García (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikaria).

Batzordeko kideak:

–Yolanda Osés Pérez (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua). Hura izaterik ez bada, María del Carmen Oroz Iribarren (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua).

–José Vicente Urabayen Azpilicueta (Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea). Hura izaterik ez bada, Ainhoa Agirre Lasa (Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea).

–Idoia Monje Jaurrieta (Iruñeko Udaleko Kultur Alorreko teknikaria). Hura izaterik ez bada, Nuria Álvarez Ajuría (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikaria).

–Nora Bengochea Goya (Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteko batzordeko idazkaria eta diruzaina). Hura izaterik ez bada, Anne Kurzweg (Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteko batzordeko kidea).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 19an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1710535