185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, aldi baterako kontratuen bidez udaltzain laguntzaileen lanpostuak betetzeko izangaien zerrendak hautapen proben bidez osatzeko deialdiaren aurka.

Aldi baterako kontratuen bidez udaltzain laguntzaileen lanpostuak betetzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdi bat onetsita dago, udaltzaingoa, albienteen kidegoa edo udal agenteen kidegoa duten udaletan edo udaltzaingorik izan ez baina hura sortzea aurreikusita duten udaletan sortzen diren beharrei erantzuteko. Prozesu horretan, Juan Carlos Laboreo Viela jaunak, AFAPNA sindikatua ordezkatuz, Francisco Javier Tarazona Lizarralde jaunak, CSI-F sindikatua ordezkatuz, Sergio Rincón Fernández jaunak, Josetxo Iriarte Orbara jaunak eta Juantxo Escudero Pascual jaunak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 174/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori 2017ko uztailaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko irailaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1710856