185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitatearen ibilgailuaren kalifikazio juridikoaren aldaketa

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2017ko irailaren 6an egin bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, Batzar honetako kide guztiek aho batez onarturik:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zerbitzu publikoko ondasunen kalifikazioa, haiek besterendu aurretik, aldatzeari dagokionez, honako hau erabaki da:

1.–Administrazio espedienteari hasiera ematea, Mankomunitatearen ibilgailu honen kalifikazio juridikoa aldatu ahal izateko: Iveco Eurocargo kamioia, 150.23 motakoa, 9421BFM matrikula eta Bonfiglioli garabia eta karga jasotzeko kaxa dituena, erabili ezineko efektu deklaratu nahi da, kalifikazioa arrazoitzen duen zeregina betetzeari utzi baitio. Ondoren, besterenduko da.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Halaber, Mankomunitateko iragarki oholean eta web orrian argitaratuko da, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

3.–Mankomunitateko buruari ahalmena ematea erabaki hau betearazteko beharrezkoak diren agiri guztiak sinatzeko.

Garesen, 2017ko irailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Sabina Garcia Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1710529