185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANAZKO ZONALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUETARAKO MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2017ko apirilaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokorra, eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurreko aldian alegaziorik izan ez denez, behin betiko onetsitzat jo eta argitara ematen da.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta beste diru-sarrera batzuk: 3.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 441.413,84 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 5,00 euro.

7.kapitulua.–Kapitaleko transferentziak: 1.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 445.918,84 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 363.968,31 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 66.000,53 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 13.600,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.350,00 euro.

Gastuak, guztira: 445.918,84 euro.

Etxarri Aranatzen, 2017ko abuztuaren 23an.–Lehendakaria, María Sáez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L1710864