185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTE

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

San Vicenteko Kontzejuak, 2017ko abuztuaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

San Vicenten, 2017ko irailaren 12an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte García.

Iragarkiaren kodea: L1710793