185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko F eta G lurzatietan garajeetako sabaien gaineko eraikitzeak ukitutako eremuaren urbanizazioa egiteko hitzarmena. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko irailaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-SEP-17 (10/CV).

“Ikusirik eskaera, Pedro Matías Cruz Reyesek Habitae Residencial SLren ordezkari gisa egina, eta bat eginik txosten juridikoarekin (2017ko uztailaren 21ekoa) eta txosten teknikoarekin (2017ko uztailaren 31koa), erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea Udalaren Hirigintza Gerentziaren eta Habitae Residencial SLren arteko hitzarmena, Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko F eta G lurzatietan garajeetako sabaien gaineko eraikitzeak ukitutako eremuaren urbanizazioa egiteko. Osotara, 94.065,18 euro dira, BEZa kanpo; hori guztia onesten den agiriaren arabera.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, erabakia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hemengo prentsan eta Udaleko iragarki oholean.”

Iruñean, 2017ko irailaren 14an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1710833