185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIBIL

Herrilurretako 80. lurzatiaren desafektazioa. Hasierako onespena

Mendibilgo Udalak, 2017ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, beste gai batzuen artean, honako hau erabaki zuen aho batez, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren bi heren zituela:

Hasiera batean onestea Mendibilgo 5. poligonoko herrilurretako 80. lurzatiaren 95,29 m²ko azaleraren aldez aurreko desafektazioa, Mendibilgo Kontzejuaren jabegokoa baita. Hori eginik, aipatu azalera besterentzeari ekitea eta Mendibilgo 5. poligonoko 104. lurzatiaren 145,83 m²ko azaleragatik trukea egitea, José Joaquín eta Francisco Cabodevilla Jiménezen jabegokoa baita.

Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean Mendibilgo Kontzejuko iragarki oholean, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanez, bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia hasiera batekoa izatetik behin betikoa izatera pasako da. Kontzejuak Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluan ezarritako dokumentazioa Nafarroako Gobernuko herrilurretako eskumena duen departamentuari igorriko dio. Hori eginik, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onetsi eta erabilera publikokoa edo sozialekoa izendatuko du, dagokion moduan.

Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 149. artikuluan ezarriarekin bat, espresuki ezarri da herrilur hori herri ondarera itzuliko dela desafektazio honi bidea eman dioten xedeak edo hura lotu duten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira.

Baldintza-agiria onestea, espedientean baitago. Horren bidez trukea arautuko da, betiere aipatu azalera Nafarroako Gobernuak aldez aurretik desafektatu ostean.

Mendibilen, 2017ko irailaren 6an.–Kontzejuko burua, Eloy Flamarique Flamarique.

Iragarkiaren kodea: L1710696