185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

1496/2017 Ebazpena, Hezitzaile espezializatu lanpostuan (B mailakoa) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duena

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, irailaren 7ko 1496/2017 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Aurrekariak.

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren ekainaren 30eko 1118/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren hezitzaile espezializatu lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda eratzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi hori 2017ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an.

Bigarrena.–Abuztuaren 17an bukatu zen 10 egun naturaleko epea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasitakoa, aipatu deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra.–Ikusirik hezitzaile espezializatu lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, oposizio bitartez izangaien zerrenda eratzeko oinarrietako “Deialdia garatzeko arauak” bigarren apartatuan ezartzen dena, “Eskabideak” 2. puntuan:

2.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak II. eranskineko ereduaren araberakoak izango dira, eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (HLZ) erregistratu beharko dira (Plaza Vieja 1ean edo Escós Catalán kaleko 1eko bulegoetan), edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz, deialdi eta oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun naturaleko epean. Herriko etxeko iragarki oholean eta www.tudela.es udal web-orrian (”enplegu publikoaren eskaintzak”, deialdiaren aipamenean) ere eskura daitezke. Hartan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Hautaprobetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe luzaezin hori bukatu ondoren, espedientean ez dago eskabide bakar bat ere.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, hezitzaile espezializatu lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda eratzeko, ez baita aurkeztu hartan parte hartzeko eskabiderik.

Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki oholean, webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Tuteran, 2017ko irailaren 7an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1710687