185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 13an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Bestalde, azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Sergio Gómez Salvador jauna CONCAPAren ordezkari gisa izendatu zen, ikasleen guraso elkarteen federazioen izenean.

2017ko irailaren 8an, CONCAPAk Eskola Kontseiluari jakinarazi zion Sergio Gómez Salvador jaunaren ordez Eduardo Mayor García jauna aukeratu zutela Eskola Kontseiluko kide.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Eduardo Mayor García jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, CONCAPAren ordezkari gisa, Sergio Gómez Salvador jaunaren ordez, 2015eko urriaren 28an eratutako Kontseiluari geratzen zaion agintaldia bukatu bitarte.

2. Erabaki hau jakinaraztea Eduardo Mayor García jaunari, Sergio Gómez Salvador jaunari eta CONCAPA Federazioari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2017ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1710831