184. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

413/2017 EBAZPENA, irailaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, Leire Zabaltza Alemán andrea Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Epaimahai Ofizialeko buru izendatzen duena Ricardo Erbiti Armendariz jaunaren ordez, 2017ko bigarren deialdirako.

Abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduak ezartzen duenez, Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du azterketa hori egiteko legezko esparrua, eta eratuko ditu probak egiteaz arduratuko diren organoak.

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Batzorde Ofizialeko eta Epaimahai Ofizialeko kideak Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 1ean emandako 522/2016 Ebazpenaren bidez izendatu dira (Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketen 2017ko deialdiak onetsi zituen ebazpen horrek, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifak ezarri).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Leire Zabaltza Alemán andrea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Batzorde Ofizialeko idazkari izendatzea, Ricardo Erbiti Armendariz jaunaren ordez, 2017ko bigarren deialdirako.

2. Leire Zabaltza Alemán andrea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Epaimahai Ofizialeko buru izendatzea, Ricardo Erbiti Armendariz jaunaren ordez, 2017ko bigarren deialdirako.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Euskara Atalari, EGAren Bulegoari, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroari, aipatutako batzordeko eta epaimahaiko kideei, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Aditzera ematea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko irailaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1710623