1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
87/2017 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat izendatzen duena.
ZIOEN AZALPENA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak haren osaera ezartzen du. Kontseilukideen artean Nafarroako gizarte interesak ordezkatzeko hamahiru kide izanen dira. Horietatik bi Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien lortu duten sindikatuek proposatuta izendatuko dira.
Foru lege horren 10. artikuluak ezartzen du kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatu eta kenduko direla kargutik, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.
Nafarroako Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak erakunde horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan duen ordezkaria aldatzea proposatu du.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren13an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Román Felones Morrás jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea, kargutik kentzea.
2.º María José Anaut Couso andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Unión General de Trabajadores ordezkatuz.
3. Foru dekretu hau Román Felones Morrás jaunari, María José Anaut Couso andreari eta UGT sindikatuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.
Iragarkiaren kodea: F1710829