2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana, ARS-3 banaketa eremuko (Arrosadia-Lezkairu) Plan Partzialeko L-11 oinarrizko unitatearena. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 07-SEP-17 (14/CU).
ARS-3 banaketa eremuko (Arrosadia-Lezkairu) Plan Partzialeko L-11 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlanaren hasierako onespena (JOB 2017-06-20) argitaratu zen 2017ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20an; horren ondotik, jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, eta Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen txostena, 2017ko uztailaren 12koa,
ERABAKI DA:
1. Behin betiko onestea ARS-3 banaketa eremuko Plan Partzialeko L-11 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana, Petizar Atibel SLren izenean Ángel Munárriz Blascok 2017ko maiatzaren 3an tramiterako aurkeztua, beheko solairuen altuerak eta L-11.1etik L-11.5era arteko lurzatien mailaketak definitzekoa.
2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2017ko irailaren 13an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
ERANSKINA
Xehetasun azterlana, ARS-3 banaketa eremuko (Arrosadia-Lezkairu) Plan Partzialeko L-11 oinarrizko unitatearena (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1710848