2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
UE-25 unitateko hiri jarduketako Plan Berezia. Behin betiko onespena
Leitzako Udaleko alkateak uztailaren 12ko 2017/205 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UE-25 unitateko hiri jarduketako Plan Berezia, 2401 Inversiones S.L.-k sustatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarri zen. Iragarkia 2017ko uztailaren 27an, 144 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen.
Leitzako Udalak, 2017ko irailaren 4an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen UE-25 unitateko hiri jarduketako Plan Berezia, 2401 Inversiones S.L.-k sustatuta eta Pedro Mariñelarena eta Itziar Iriarte arkitektoek idatzia.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Leitzan, 2017ko irailaren 6an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
ERANSKINA
UE-25 unitateko hiri jarduketako Plan Berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1710523