1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
184E/2017 EBAZPENA, irailaren 6koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Generazinema Film Luzeak: 2017an eta 2018an film luzeak produzitzeko diru-laguntzen deialdira” aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko batzordea osatuko duten pertsonak izendatzen dituena.
Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 30ean emandako 22E/2017 Foru Aginduaren bidez, “Generazinema Film Luzeak: 2017an eta 2018an film luzeak produzitzeko diru-laguntzen deialdia” onetsi zen, gastua baimendu, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu.
Deialdi horren oinarrien 6.2 puntuan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskabideak. 6.3 oinarrian ezarri zen Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela.
Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. “Generazinema Film Luzeak: 2017an eta 2018an film luzeak produzitzeko diru-laguntzen deialdira” aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea. Honako hauek dira:
–Adoración López Jurío andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza zerbitzuko zuzendaria edo, horren ordez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuko zuzendari bat. Batzordeko burua izanen da.
–M.ª Carmen Oroz Iribarren andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo, horren ordez, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua. Batzordekidea izanen da.
–Urko Ocaña Gómez jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko goi mailako teknikaria, edo, horren ordez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikari bat, hizpidea duena baina botorik ez. Batzordeko idazkaria izanen da.
–Zinematografiaren edo ikus-entzunezko produkzioaren arloan entzute handikoak diren bost pertsona, batzordekide izanen direnak:
- Puy Oria andrea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea.
- Marta Artica andrea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea.
- Josetxo Cerdán jauna, Madrilgo Carlos III unibertsitateko irakaslea.
- Iñigo Ruiz jauna, NAPAReko kidea (Visual Comunicación).
- Marian Fernández andrea, profesional independentea (Txintxua Films).
2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2017ko irailaren 6an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F1710519