184. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

243/2017 EBAZPENA, irailaren 4koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 10eko 214/2017 Ebazpenean atzemandako transkripzio-akats bat zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, diru-laguntza deialdi bat ebatzi zen, alegia, jarduera berariazkoa eta kualifikazioa babes zibilaren arloan duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatua duten babes zibileko boluntarioen elkarteentzat onetsi zena, haien funtzionamendua sostengatzeko.

Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 138/2017 Ebazpenaren bidez, diru-laguntza deialdi bat onetsi zen jarduera berariazkoa eta kualifikazioa babes zibilaren arloan duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatua duten babes zibileko boluntarioen elkarteentzat, haien funtzionamendua sostengatzeko; deialdi hori 2017ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an. Argitaratutako deialdiaren oinarriak espedientean jaso dira.

Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 26an emandako 214/2017 Ebazpenaren bidez boluntarioen elkarte horientzako diru-laguntzen deialdia ebatzi zen. Ebazpen horren 1. atalean transkripzio-akats bat egin zela ikusirik, bidezkoa da zuzentzea. Hortaz, honako hau dioen tokian: “70.000 euroko diru-laguntza ematea laguntza eskatu duten babes zibileko boluntarioen elkarteei”, honela behar du: “50.230,14 euroko diru-laguntza ematea laguntza eskatu duten babes zibileko boluntarioen elkarteei”.

Diru zenbateko horien arteko desadostasunak aipatu paragrafoan baizik ez du eraginik. Entitateei emandako zenbatekoak, zeinak ebazpen zatiaren lehenengo puntuan eta laburpen taulan (“Emandako diru-laguntza, guztira” zutabean) ageri baitira, bat datoz, eta goian aipatutako kopurua adinakoak dira: 50.230,14 euro. Kontabilitate-sisteman erregistratutako zenbatekoa ere 50.230,14 euro dira, eta, hortaz, bidezkoa da zuzentzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Barneko zuzendari nagusiak abuztuaren 10ean emandako 214/2017 Ebazpenaren 1. atalean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, diru-laguntza deialdi bat ebatzi zen, alegia, jarduera berariazkoa eta kualifikazioa babes zibilaren arloan duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatua duten babes zibileko boluntarioen elkarteentzat onetsi zena, haien funtzionamendua sostengatzeko. Hau dioen tokian: “70.000 euroko diru-laguntza ematea laguntza eskatu duten babes zibileko boluntarioen elkarteei”, honela behar du: “50.230,14 euroko diru-laguntza ematea laguntza eskatu duten babes zibileko boluntarioen elkarteei”.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2017ko irailaren 4an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1710417