1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Gizarte-langile izateko lekualdatze lehiaketaren kontrako gora jotzeko errekurtsoaren iragarkia.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozeduran, gora jotzeko errekurtsoa jarri du María Teresa Pérez Casajusek Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 1222/2017 Ebazpenaren kontra (2017ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 15ekoa). Ebazpen horren bidez, deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 35/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 35/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2017ko irailaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1710703