1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2198/2017 EBAZPENA, irailaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako hauetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 1222/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean.
Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 1788/2017 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Ez da erreklamaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2017ko irailaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
ERANSKINA
LEKUALDATZE LEHIAKETA. GIZARTE-LANGILEA
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Lekualdatze lehiaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan gizarte-langile izateko lanpostua betetzeko:
–Onartuak:
AROZ SABANZA, MARIA OLGA
ARRAZUBI LABIANO, MIREN EDURNE
ASPURZ SALVATIERRA, ANA
AYESA ALDUCIN, MARCOS LUIS
CARDIEL DIAZ-CERIO, MARIA BELEN
CHOCARRO RESANO, ANA ISABEL
CIGANDA GOÑI, LETICIA
ESPATOLERO LADRERO, EVA
HERRERO LARREA, ITZIAR
IBAÑEZ ESPINAL, ROCIO
ISTURIZ BEORLEGUI, MARIA JESUS
JAURRIETA ELCANO, TEODORO
LACOSTA ARTIGAS, MARIA ELENA
MARTINEZ ACEDO, ESTER
MARTINEZ ALDAZ, LAURA
NAPAL LECUMBERRI, CATALINA
OCHANDO ORTIZ, GENOVEVA
PALACIOS OSAMBELA, JULIO
SARRIAS ESCORS, SUSANA
SOTO AHECHU, SARA
TABERNA CHACARTEGUI, IRENE
VICENTE GOICOECHEA, MARIA JESUS
–Baztertuak:
Deialdiaren 3.1.a) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
PEREZ CASAJUS, TERESA
Esparru nazionaleko lekualdatze lehiaketa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan gizarte-langile izateko lanpostua betetzeko:
–Onartuak:
IZETA ARRATXE, IRANTZU
PEREZ CASAJUS, TERESA
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F1710705