1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2197/2017 EBAZPENA, irailaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1473/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an.
Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 1789/2017 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2017ko irailaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
ERANSKINALEKUALDATZE LEHIAKETA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIAK (ARLO EKONOMIKOA)
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
–Onartuak:
ANTA MORAN, JESUS MIGUEL
BARBER ZUGALDIA, BEATRIZ
BORDONABA RUIZ, AMAYA
HIPOLITO OJEDA, FERNANDO
INCHUSTA SARASIBAR, CRISTINA
LARRAYA RETA, JAVIER
MONTES ROS, MARIA ANGELES
PATERNAIN REMON, MARTA
–Baztertuak:
Deialdiko 3.6 apartatuko beharkizuna ez betetzeagatik, ez baitute egin urtebete borondatezko eszedentzia egoeran, eskaerak aurkezteko epea bukatzen zen egunean:
ALBISTUR LECEA, FERNANDO
Iragarkiaren kodea: F1710704