184. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

86/2017 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak izendatu zituen azaroaren 11ko 256/2015 Foru Dekretua hein batean aldatzen duena.

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 6ko 2/2006 Foru Legearen 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko dira Kontseiluko kideak.

Horretarako, aldez aurretik, hala Nafarroako Gobernuak nola Kontseilu horretan ordezkaritza duten gainerako entitateek beren ordezkariak izendatu behar dituzte, foru lege horren 2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Nafarroako CCOOren azken Biltzarraren ondotik, sindikatu horrek Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan dituen ordezkarien izendapena aldatu du.

Azaroaren 11ko 256/2015 Foru Dekretuaren bitartez izendatu ziren Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak. Urriaren 19ko 89/2016 Foru Dekretuaren bidez, 256/2015 Foru Dekretua aldatu zen. CCOO sindikatuak bidalitako mezua ikusita, bidezkoa da aldaketa berri bat egitea, sindikatu horren ordezkariei dagokienean.

Era berean, Unión de Cooperativas Agroalimentarias de Navarrak jakinarazi zuen aipatu erakundean ordezko ordezkari berri bat izendatu zuela.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 13ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituen azaroaren 11ko 256/2015 Foru Dekretua aldatzea. Hona hemen aldaketa:

a) Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide gisa kargugabetzea Comisiones Obreras de Navarra (CCOO) sindikatuko kide hauek, bigarren taldea (sindikatuak) ordezkatzen dutenak:

Titularrak:

–Raúl Villar Pérez jauna eta Daniel Hernández Etxarren jauna.

Ordezkoak:

–David Escobosa Jiménez jauna eta Pilar Arriaga García andrea.

b) Ondoko hauek Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, bigarren taldea (sindikatuak) ordezkatzeko, Comisiones Obreras de Navarra sindikatuak hautatuta:

Titularrak:

–José Jesús Rodríguez Gil jauna.

–Javier Barinaga Adrián jauna.

Ordezkoak:

–Pilar Arriaga García andrea.

–Alfredo Sanz Zufía jauna.

c) Ondoko pertsona hau Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide gisa kargugabetzea, laugarren taldea (ekonomia soziala, kontsumitzaile eta erabiltzaileak, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea, ekologistak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ordezkatzen duena, Unión de Cooperativas Agrarias de Navarrak proposatua:

Ordezkoa: Ángel María Rodríguez San Martín jauna.

d) Ondoko pertsona hau Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, laugarren taldea (ekonomia soziala, kontsumitzaile eta erabiltzaileak, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea, ekologistak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ordezkatzeko, Unión de Cooperativas Agrarias de Navarrak proposatua:

Ordezkoa: Pedro Jesús Jimeno Vidaurre jauna.

2. Foru dekretu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2017ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1710830