183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunak, 2017ko apirilaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontua jendaurrean egonen da 15 egun baliodunez Zubietako Udaletxeko idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea bete.

Zubietan, 2017ko irailaren 5ean.–Zubietako alkatea eta Udalen Batasuneko lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1710364