2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Izangaien zerrenda, diruzainaren lanpostua aldi baterako betetzeko deialdian
Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2017ko irailaren 5ean, 1473/2017 Ebazpena onetsi zuen.
Aurrekariak:
Lehena.–Alkatetzak 2017ko ekainaren 8an emandako 1003/2017 Ebazpenaren bidez, diruzainaren lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia eta hura betearazteko oinarriak onetsi ziren.
Bigarrena.–Deialdiaren 5. oinarriak honako hau ezartzen du:
“5.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
5.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Udalaren iragarki oholean, udal webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bereizirik:
–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioaren araberakoa, hautaproben eta lehiaketaldiaren emaitzak baturik.
–Prestakuntzan aritzeko izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioaren araberakoa, hautaproben eta lehiaketaldiaren emaitzak baturik.
5.2. Zerrenda bakoitzean, gainditu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoan ebatziko da afera.
5.3. Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautaprobak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera”.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.–Deialdiko hautaprobak bukatu ondoren, gainditu duten izangaien zerrenda, lehentasun hurrenkeran, honako hau da:
–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda:
1.–JOSÉ LUIS ROMANO BLASCO
2.–IRENE ROYO ORTÍN
–Prestakuntzan aritzeko izangaien zerrenda:
Bete gabe.
Horrenbestez, ebatzi dut:
Lehena.–Diruzain lanpostuaren aldi baterako kontratazioaren zerrenda onestea, zuzenbideko oinarri bakarrean adierazitakoarekin bat.
Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki oholean, webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Tuteran, 2017ko irailaren 5ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1710391