2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunak, 2017ko apirilaren 11n egindako bilkuran, aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, 2017. urteko plantilla organikoa onetsi zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Delako espedientea jendaurrean egonen da Zubietako Udaletxeko idazkaritzan hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.
Zubietan, 2017ko irailaren 5ean.–Zubietako alkatea eta Udalen Batasuneko lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L1710362