2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 27an.
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 27.500,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.147.725,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 125,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.175.350,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileen gastuak: 1.045.418,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 39.932,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 90.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.175.350,00 euro.
Berriozarren, 2017ko irailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Patricia Abad Encinas.
Iragarkiaren kodea: L1710444