2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Udalaren gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2017ko irailaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela aldaketa Udalaren gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkeztu ezik, behin betiko bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko irailaren 12an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1710698