2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdia, turismoa sustatzeko jarduerak egiteagatik 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarte
Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau ebatzi dut:
1.–Aitortzea jarraian adierazten diren eskatzaileak laguntzen entitate onuraduntzat jo daitezkeela:
Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkartea | G31126253 |
Iruñeko Hotelen Elkartea | G31626526 |
Nafarroako Jatetxeen Elkartea | G31695935 |
Erresumako Jatetxeen Elkartea | G31914872 |
Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea | G31096555 |
Nafarroako Turismo Elkartea | G31980188 |
2.–Laguntzak ematea, norgehiagokako araubidean, turismo arloko elkarteei, bat etorrita diru-laguntzen deialdi publikoan ezarritakoarekin, 2017. urtean Iruñeko turismoa sustatzea xede duten jarduerak gauzatzeagatik, zerrenda honen arabera:
Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkartea | 3.884,37 euro |
Iruñeko Hotelen Elkartea | 3.259,13 euro |
Nafarroako Jatetxeen Elkartea | 13.780,08 euro |
Erresumako Jatetxeen Elkartea | 12.143,29 euro |
Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea | 13.208,13 euro |
Nafarroako Turismo Elkartea | 13.725,00 euro |
3.–Emandako diru-laguntzaren %40ko gastua xedatzea eta hori ordaintzeko betebeharra aitortzea zerrendako elkarteen alde, udal-aurrekontuko 20/43200/482090 partidaren kargura.
Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkartea | DO-2017052893 | 1.553,75 euro |
Iruñeko Hotelen Elkartea | DO-2017052898 | 1.303,65 euro |
Nafarroako Jatetxeen Elkartea | DO-2017052902 | 5.512,03 euro |
Erresumako Jatetxeen Elkartea | DO-2017052947 | 4.857,32 euro |
Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea | DO-2017052969 | 5.283,25 euro |
Nafarroako Turismo Elkartea | DO-2017052970 | 5.490,00 euro |
2017001867-ZERRENDA | Guztira (euro) | 24.000,00 euro |
4.–Zerrendako diru-kopuruak xedatzea turismo arloko elkarteei emateko, udal-aurrekontuko 20/43200/482090 partidaren kargura, 2017an turismoa sustatzeko jarduerak gauzatzeagatik diru-laguntzen guztizkoaren %60 ordaintzeko.
Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkartea | D-2017052977 | 2.330,62 euro |
Iruñeko Hotelen Elkartea | D-2017052979 | 1.955,48 euro |
Nafarroako Jatetxeen Elkartea | D-2017052982 | 8.268,05 euro |
Erresumako Jatetxeen Elkartea | D-2017052983 | 7.285,97 euro |
Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea | D-2017052985 | 7.924,88 euro |
Nafarroako Turismo Elkartea | D-2017052987 | 8.235,00 euro |
2017001871-ZERRENDA | Guztira (euro) | 36.000,00 euro |
Iruñean, 2017ko abuztuaren 18an.–Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkaria, Patricia Perales Hurtado.
Iragarkiaren kodea: L1710502