183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, Herri-lurren aprobetxamendua (nekazaritza ekologikoa) arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2017ko irailaren 7ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Erriberriko herri-lurretako nekazaritza ekologikoko aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2017ko irailaren 8an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1710576