183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

UE 25 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Leitzako Udaleko alkateak, uztailaren 2ko 2017/207 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion UE 25 unitatea urbanizatzeko proiektuari.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2017ko uztailaren 27an, eta jendaurreko epean proiektuari ez zaionez alegaziorik aurkeztu, eta ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. eta 76. artikuluak eta aplikatzeko diren gainerako arauak, Udalbatzak, 2017ko irailaren 4an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen UE 25 unitatea urbanizatzeko proiektua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Leitzan, 2017ko irailaren 6an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1710390